Mondragon formación profesional

Martin Olagüe, MGEP GMHZ ko Produkzioaren programazioko ikaslearen testigantza

Martin Olagüe, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) Goi Mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) Produkzioaren programazioko goi mailako heziketa zikloko ikaslea da, eta post honetan bere testigantza utzi digu:

1- Zergatik aukeratu zenuen Mondragon Goi Eskola Politeknikoa?

MGEP aukeratu nuen, hainbat pertsonek gomendatu zidatelako eta beraien artean beste eskola beteko irakasle batek konkretuki. Gero hona etorri eta  behin betiko erabaki hartu nuen hemengo  instalazioak ezagutu nituenean.

2- Eta zergatik Produkzioaren programazioa?

Produkzioaren Programazioa aukeratu nuen, fabrikazioa beti gustatu zaidalako. Gauzak nola egin pentsatu, planifikatu eta gero burutzea gogoko dut. Erronka, proiektuetan eta abar horrela egin dugu lana eta ikasteko modu oso eraginkorra da.

3-Hurrengo urtean ikasketekin jarraitzea pentsatu duzu?

Datorren kurtsoan ikasten jarraitzea nahiko nuke, oraindik ez dakit beste Goi mailako Heziketa Ziklo bat edo Graduko ikasketak egingo ditudan baina MGEPek aurrera jarraitzeko aukerak guzti hauek ematen dizkit. Lan esperientzia handitzea ere ondo ikusten dut.

 

Exit mobile version