Ander Palacios, Informatikako GMHZ ASIR DUALa SMC enpresako testigantza
Ander Palacios MGEP-eko ikaslea da eta Goi mailako zikloa Informatikan ikasten ari da Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP), DUAL programan, hau da, ikasketak eta lana uztartzen. Bererekin solasalditxo bat izan dugu eta bere testigantza utzi digu:
1.- Kaixo, hasi gaitezen mesedez zure izena eta eta zein zikloa egin duzun aipatzen .
Ander Palacios Rivas naiz eta Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR) goi mailako zikloa egin dut Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP).
2.- Noiz hasi zinen praktiketan? Noiz bukatuko dituzu?
Praktikak 2019ko ekainak 17an SMC enpresan hasi nituen eta hurrengo urteko ekainak 16an, hau da, aurten, 2020an bukatuko ditut.
3.- Zein da zure instruktorea enpresan?
Nire enpresako tutorea momentu honetan Juan Ramon Barreal da, enpresako formakuntzako dokumentuen arduraduna. Baina lan desberdinak egiten ari naiz, eta beste arduradun batzuekin ere lanak partekatzen ditut. Adibidez orain Juan Carlos Valdeónekin ere kolaboratzea suertatzen ari zait, FAS produktuan hain zuzen.
4.- Zein da SMCren lan esparrua?
SMC industrian oinarritutako mota askotako piezak eta makinak garatzen ditu industri automatizazioaren esparruan. Nik konkretuki SMC international training negozioaren lantaldean aritzen naiz DUAL praktikak egiten. Negozio hau teknologia eta automatizazio alorrean didaktika eta hezkuntza prozesuetara bideratuta dauden makinak garatzen dituzte. Mota askotako makinak dituzte. Eta nik hoetariko hainbatekin ari naiz lanean.
5.- Zein motatako lanak egin dituzu epe honetan?
Momentu honetan Sareko Errealitate areagotua edo “Realidad aumentada”-ko (AR) aplikazio bat egiten ari naiz eta hainbat interface-ren eguneraketetan lanean nabil. Makinei horrelako funtzionaltasuna gehitzeak, balio erantsi handia eskaintzen dizkie, batez ere hezkuntza prozesuetarako erabiltzen delako. Ikasle batek, mobilea edo Tableta makinaren konponente desberdinetara gerturatzerakoan, bertan bere erabilera nolako izan daiteken ikusi dezala pantailan zuzenean. Beste lan batzuk egiten ere aritu naiz. Hona hemen adibidez erabilitako makina mota desberdinak:
– Pneumate 200: formaziorako CD interaktibo bat egiten aritu nintzen AR-ko aplikazio bat.
– LOG 200: web orria egokitzen aritu nintzen.
– FAS 200: hemen nire lana AR-ko aplikazioaren demoa garatzen datza.
– HAS 200: EdMES interfazaren konponketa eta eguneraketan lanean nabil.
Hona hemen SMCeko didaktikako katalogoa.
6.- Bukatzeko, zer eskaini dizu ENPRESAn praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?
Pertsonalki lan talde profesional batean lan egiteko aukera eman dit, taldekide onak ezagutu ditut eta harreman ona daukat beraiekin. Ikasketa aldetik benetako proiektu bat nola gauzatzen den erakutsi dit, bere atalen garrantzia eta bere mantenu kudeaketaren balio erantsia.
7.- Zure balorazioa zein da, eta ze asmo dituzu zikloa amaitu eta gerorako?
Gustukoa dut MGEPen egindako ASIR zikloa, oso ziklo praktikoa da eta gauza interesgarri asko ikasten dira bai gelan eta baita enpresako lanak eginez.
Hau bukatu eta gero Informatikako Ingeniaritza Gradua bukatzeko gogoak ditut, bi urte hauetan indarra hartu dut eta prest sentitzen naiz Informatikako Ingeniaritza Gradua MGEPen amaitzeko.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu