Mondragon formación profesional

Kepa Zeziaga, MGEP GMHZ Diseinu Mekanikoko ikasle ohiaren testigantza, orain Gradua mekatronika ikasten

Kepa Zeziaga, Diseinua Mekanikoko heziketa zikloko ikasle ohia da, gaur egun Mekatronikako graduko 4. mailan dago MGEP-en eta bere testigantza utzi digu, ezagutu dezagun bere ibilbidea gaur egun arte:

1.- Zer ikasi zenuen Diseinuko zikloa egin baino lehen?

Mekanizatuko Erdi Mailako Zikloa eta gero, Programación de la Producción Goi Mailako Zikloa egin nuen eta ondoren erabaki nuen Diseinuko zikloa egitea.

2.- Zergatik erabaki zenuen beste ziklo bat egitea? eta zergatik Diseinu Mekanikoa?

Egia esan, ordura arte ikasitakoan, honetan lantzen diren gaiak, Marrazketa, diseinatzea, oso gustukoak nituelako bereziki.

3.- Zer gogoratzen duzu zure ikasketetaz?

Gustukoak nituen gaiak jorratzen zirela eta, batez ere, 1.go mailaren bukaeran diseinatu eta eraiki genuen makina. Lata eta ontzi sailkatzailea zen, eta hilabete pasata eman genuen lan horretan, beste klaserik gabe. Hori bai, ondo funtzionatzen zuen, eta altzairua, aluminioa eta plastikoak bereizten zituen.

4.- Industriarekin harremanik izan zenuen ikasten ari zinela?

Bai, DUALean aritu nintzen, Ulma Packaging-en, planoak egiten, eta bukatu eta gero, bertan gelditu nintzen.

5.- Ingeniaritzako graduan ari zara orain, nolatan lana izanik?

Ikasten jarraitzeko erronka nuen; gehien bat alde mekanikoa landu dut orain arte, eta elektronikakoa ere ezagutu nahi nuen.

Gainera, Mekatronikako Gradua aukeratu nuen, Mondragon Unibertsitatean, ziklotik etorrita, 3 urtetan egin daitekeelako, eta gainera DUALean egiten dut, egun erdia Ulman lanean.

6.- Nola ikusi duzu lana eta Gradua ikastea?

Ni ondo konpondu naiz. Hori bai, asko ikasi behar da, eta hori beti buruan izan behar da.

7.- Azkenik, zure esperientzian oinarrituta, zer gomendatuko zenioke orain zer egin zalantzan dabilen gazte bati?

Lehenengo Goi mailako Ziklo bat egin eta gero Gradua Ingeniaritzan oso aukera ona iruditzen zait, nik egin nuen bezala, ibilbide egokia,

batez ere, oso garbi ez baduzu zer den bakoitza edo gustukoa izango ote duzun gaia.

 

Exit mobile version