Gaizka Calvo MGEP GMHZ mekatronika DUAL ikaslearen testigantza
Gaizka Calvo Agirreburualde, DUAL praktiketan aritu den Mekatronika Industrialeko ikaslea da MGEP-en eta bere testigantza utzi digu:
1.- Zergatik aukeratu zenuen Mekatronika Industrialeko heziketa zikloa?
Mekatronika Industrialeko heziketa zikloak, industri mailako ikuspuntu gehienak aztertzen dituelako eta industri mundu hau gustuko dudalako.
2.- Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?
Industri mundu honetako fabriketan aurkitu ditzazkezun hainbat instalazioen erronka txikiak egiten ditugu, nolabait, aurkitu ditzazkegun instalazioak simulatu egiten ditugu maketa batzuekin.
3.- Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?
Gomendatuko egingo nuke, lan mundurako asko laguntzen duen aktibitatea delako, esperientzia, beste jende batzuekin nola lan egin… Oso praktikoa delako.
4.- Noiz hasi zinen DUAL Praktiketan?
2019ko ekainean hasi nintzen formakuntza honekin. Nire kasuan urte bateko iraupena du.
5.- Zein enpresatan egin dituzu DUAL praktikak? Esaiguzu zein den bere lan esparrua eta zein den zure saila edo lantaldea.
Tximista elektrizitatean nago DUAL formakuntza egiten. Enpresa hau mantenimendu elektrikoan oinarritzen da, eskualdeko hainbat fabrika/enpresetan ibiltzen gara mantenimendua egiten.
6.- Zein motatako lanak egin dituzu epe honetan?
Lehen aipatu dudan bezala mantenimendu elektrikoetan oinarritu naiz: Gruetako botonerak konpondu, eskema elektrikoak interpretatu, instalazio elektrikoak egin etab…
7.- Bukatzeko, zer eskaini dizu Enpresan praktikak egitea? Bai pertsonalki nahiz ikasketa aldetik?
Enpresa honetan lanean aritzeak hainbat gauza eskaini dizkit: beste batzuen ondoan nola lan egin eta jardutea, industri mundu hau beste ikuspuntu batetik ikustea, hau da, benetan nola funtzionatzen duen ikustea, beti ere kontu handiarekin lanean ibiltzea, zure bizitza arriskuan ez jartzeko edota akats potolorik ez egiteko. Ikasketa aldetik, klasean eman ditugun hainbat ikasgai praktiketan jartzea, lortu ditugun baloreekin lana egitea etab…
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu