Batxilergoa bukatu aurretik informatikako ikasketak nituen buruan baina orientatzailearekin hitz egin ondoren, marrazketa teknikoa gustukoa nuela ikusi eta Fabrikazio Mekanikako Diseinua goi mailako zikloa egitera animatu nintzen Mondragon Goi Eskola Politeknikoan.
Goi Eskola Politeknikoa aukeratu nuen, alde batetik Elorrioko naizelako eta hurbiltasunak asko egiten du, baina bestalde, nire anaiek ere bertan ikasi dute eta esperientzia oso ona izan zela esan zidatenean, ez nuen zalantzarik izan.
Oso gustura hasi dut nire bizitzako etapa berri hau, eta irakasleei esker inoiz ikusi ez ditudan ezagutza berriak hartzen hasi naiz, etorkizun batean erabili ahal izateko.
Zergatik erabaki zenuen Fabrikazio mekanikoko Diseinuko goi mailako ikasketak egitea?
Batxilergotik nire burua planifikatzen hasi nintzen epe luzera. Hasieran informatika nuen buruan baina praktika txiki bat gin ostean konturatu nintzen ez zela nik nahi nuena.
Tutoreekin hitz egin eta gero, nire gustuko zerbait hartzeko esan zidaten eta marrazketa teknikoa arloa da nire gustukoa. Eskolako orientatzaileari esker, goi mailako ziklo desberdinetako eskaintzak ikusi eta Arrasaten diseinuko goi mailako zikloa zegoela esan zidan, ez baitneukan argi diseinuko gradua egin nahi nuenik.
Zergatik erabaki zenuen zure ikasketak Mondragon Goi Eskola Politeknikoan egitea?
Elorriokoa naiz eta etxetik hurbil geratzen zait. Baina nire anaiak ere hemen ikasi zuten eta pozik ibili zirela, beraz hori izan da arrazoi nagusia.
Gustura zabiltza aukeratu dituzun ikasketekin? Espero zenuena da?
Bai, oso pozik eta gogotsu hasi naiz etapa berri honetan. Gauza berriak ikasten ari nahiz eta irakasleak ere laguntza asko eskaintzen digute ikasgaiak ondo ulertzeko.