MGEPeko goi mailako heziketa zikloko ASIR, Sareko informatika Sistemen administrazioko irakasle eta ikasleek harrera egin diete Arizmendi Ikastolako erdi mailako zikloko Mikroinformatikako ikasleei, eta bisita aprobetxatuz honako BIDEOA sortu dugu, eta egitarau hau antolatu da:
Asier Diosdado eta Julen Zabaletaren eskutik, 2 taldetxo egin dira. Datu prozesaketa zentroa edo CPD-a eta elektrogenoa eta tunelen sarrera ikusteko aukera izan dugu. Informazio Sistemen saila ikusi dute, CAU edo erabiltzaileen arreta zerbitzua dena.
Ondoren MGEP eko Garaiako eraikinera egin dugu saltoa.
Iban Barrutia irakasleak hardware ariketa sorta bat antolatu du MGEP eko hardware laborategian. Bertan erabili behar zituzten elementu guztien azalpenak eman ditu, eta gero erronka batzuk beraien esku utzi ditu. Jo ta ke aritu dira, ordenagailuetan konponente desberdinak askatu eta montatzen besteak beste. Gero Osane Lizarraldek MGEPeko Heziketa zikloko Sareko Informatikako sistemen administrazioa, ASIR, tituluaren koordinatzaileak, titulu honen profil profesionala zein den eta ondorioz lantzen diren konpetentzien inguruko azalpenak eman ditu, eta bereziki gure hezkuntza eredua.
Gero MGEPeko Automatizaio eta Robotikako zikloko koordinatzailea den Urko Sueiro eta ziklo honetako ikasleekin egon dira, orain egiten ari diren erronkak gertutik ezagutzen.
Amaitzeko, argazki polit bat atera dugu MGEPeko eraikin berriaren sarreran.