David Sajeras, Informatikako heziketa zikloko ikaslea da MGEP-en, Sareko Informazio Sistemen Administrazioa (ASIR edo Informatika) eta bere testigantza utzi digu:
1.- Emaiguzu zure izena mesedez eta ze goi mailako zikloa egin duzun.
David Sajeras Cuesta naiz, Sareko informatika sistemen administrazioa (Administración de Sistemas Informáticos de Red -ASIR) goi mailako ziklokoa ikasten ari naiz Mondragon Goi Eskola politeknikoan.
2.- Zergatik aukeratu zenuen ziklo hau?
Sistema mikroinformatika eta sareetako teknikari erdi mailako ziklo titulua lortu ondoren, informatikari buruzko ezagutza handiagoa lortu nahi izan nuen, eta horregatik, ASIR goi mailako zikloari buruzko apustua egin nuen, jarraipen nahiko naturala baita.
3.- Eta, zergatik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP)?
Hainbat aukera aztertzen aritu nintzen baina nire kasuan, Arrasatekoa izanik, gertutasuna izan zan niretzat erabakia hartzera bultzatu ninduena.
4.- Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, talde-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer aipatu dezakezu honen inguruan?
Hainbat erronka egin ditugu gelan ikasitako ezagutzak praktikan jartzeko.
Erronka horiek zailtasun desberdinekoak izan dira, eta taldean lan egiten ikastera bultzatzen gaitu batik bat. Gainera, autonomia askorekin aurrera atera behar izan ditugu benetako enpresako egoera eta intzidentzia simulatuak.
5.- Bestetik DUAL formakuntza programan zaude ezta? Noiz hasi zinen?
2019 ko ekainaren 27an hasi nintzen DUAL programaren bitartez MVE enpresan lanean, eta kontratua 2020ko ekainaren 26an bukatuko zait. MVE enpresan nire instruktorea Diego Andres Garcia da.
6.- Zein da ENPRESAren lan esparrua? Eta zein motatako lanak egin dituzu epe honetan?
MVE enpresak balio-zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei IKTen arloan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), enpresa txiki eta ertainei bereziki. Eta ni bertako Sistemen Sailean lan egiten dut.
Nik adibidez Intzidentzian kudeaketan lanean aritu naiz, hodeian biltegiratutako datu-base batean. Bezeroen arazoak konpontzea Teamviewer-eko urruneko sarbidea programa erabilita, zuzeneko harremanak izaten. Hardware atalean hainbat pantaila berri jarri dizkiet bezeroei, HDD disko aldaketa SSDra eginez, RAM memoria handitzen, ekipo berriak instalatu, driverrak instalatu, e.a. luze bat. Sareen atalean ere Switch-ak instalatu, konfiguratu, VLANak garatu, sareko administrazio eguneratze lanak, sistemaren irudi berriak sortu. UTP kableak jarri zoru teknikoagatik enpresan, kableak zerrendatu, PoE motako Cisco telefonoak instalatu enpresei. Sistemen atalean, softwarea instalatu eta konfiguratu, ekipoetan sistema eragileak instalatu, adibidez Windows Server 2008. Diskoak klonatzea eta irudiak egitea, IP eta sarbide-pasahitza dituzten inprimagailuak eta eskanerrak konfiguratu. Ekipoak leheneratzea, Windows 10 berrezartzea. Outlookekin ere hainbat lan, bezeroen arazoak konpontzen, eta honen zerbitzuak egokitzen beraien erabilera egoki baterako. Segurtasunari buruzko atalean, antibirusak instalatu, hauen eguneraketak egin, orokorrean segurtasun maila kudeatu ekipamendu pertsonal eta taldekoetan. Egia esan lan mota asko egiten ditut.
7.- Zer eskaini dizu ENPRESAn praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?
Lan-mundua zuzenean, gertutik ezagutzea eta ikasgelan ikasitako ezagutza teorikoak praktikan jartzea. Eta gauza berriak ikastea.
8.- Eta etorkizunera begira, zein da zure asmoa datorren ikasturterako?
Etorkizunean informatikan ikasten eta esperientzia lortzen jarraitzea nahiko nuke eta horregatik hasiera batean zibersegurtasuna ikasten jarraitzea erabaki dut.
9.- Azkenik, ze gomendio emango zenioke zikloak aukera bezala aztertzen ari den ikasle bati?
Nire ikuspegitik, enpresak geroz eta behar gehiago dituzte informatikaren inguruan, eta geroz eta eskaera gehiago dago lan-munduan. Horregatik oso gomendagarria iruditzen zait ASIR, informatika goi mailako ziklo hau ikastea, etorkizun hurbilean praktikan jarri ahal izango diren ezagutzak lortzeko.