Mondragon Goi Eskola Politeknikoko heziketa zikloetan ari diren 5 ikaslek 3 hilabeteko mugikortasun esperientzia edukitzeko asmoa zuten, eta horrela burutu behar zen, Erasmus programari esker, otsaila amaieran hartutako irudian agertzen den bezala
Parte hartzaile horietako batzuek Erasmus programaren prozedura estandarraren bitartez eskuratu zuten beka; halere, bigarren urtez jarraian, ibilbide Duala egiten ari diren ikasleek ere mugikortasun esperienzian edo Erasmus+ parte hartzea sustatu du Mondragon Goi Eskola Politeknikoak. Aipatzekoa da joan den ikasturtean MGEP izan zela Euskal Herri mailan Heziketa Zikloetako ikasleei aukera hau eskaini zien lehenengo erakundea eta bakarra.
Erasmus programak urteak daramatza lanean, heziketa zikloetako 2. Kurtsoko ikasleei Europan mugikortasun esperientziak eduki ditzatela ahalbidetzen. Dena dela, DUAL modalitatea egiten zuten ikasleak (modalitate horrekin ikasleek ikasketak eta lana txandakatzen dituzte ikasketen bigarren urte osoan) programatik kanpo geratzen ziren. Horrek Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eraman zuen enpresekin lankidetza bide berriak irekitzera eta alde guztietarako onuragarria den estrategia bat diseinatzera.
Erasmus+programak gero eta onarpen handiago dauka heziketa zikloetan, eta hala ikusi izan da eskaera egiten duten ikasleen eta ematen diren beken kopuruaren bilakaeran. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak irmoki uste du horrelako esperientziak bultzatu behar direla, eta horregatik parte hartzeko bide berriak lantzen jarraituko du.
Aurten hauek ziren gure praktikak atzerrian eskaintzak, hau da, gure Erasmus+ eskaintzak: martxoan bidaiatzekoak ziren bost ikasleek, batzuk Milan (Italia), Praga (Txekiar Errepublika), Vlissingen (Holanda) eta konkretuki 2 ikaslek Cluj-era (Errumania) , beste batzuen artean. Horietako batzuentzat enpresa batean duten lehen esperientzia izango da, baina ibilbide duala egin dutenentzat bere prestakuntza praktikoa erakunde berak Europan duen beste filial batera eramangozen. Azken hau da, Ulma Packagingek ahalbideratzen zien aukera ikasle mekatroniko bati eta automatizazio eta robotikako beste ikasle bati.
Hemen MGEPeko GMHZko 2 ikasleak ( Mekatroniko industriala eta automatizazio eta robotika industrialeko 2 ikasleak) Ulma Packagingek daukan Errumaniako plantan
Hala eta ere, COVID19 delakoak izan duen eragina gure lurraldean, eta gure lurraldetik kanpo izugarri izan da, eta gure 5 ikasleek egoera desberdinetan aurkitzen dira momentu honetan:
- Italiara joan behar zuen ikasle, etxean gelditu zen, inora joan baino lehen, Italiako egoera hemen baino lehenago gauzatu zelako.
- Txekiara joan zen ikaslea bertan da, baina 2 aste igaro behar ditu isolamenduan, lanean hasi baino lehen (hau baita Txekian aktibatutako prozedura Espainitikan etorritako pertsonentzat).
- Holandan dagoen ikaslea ondo dago, lanean, egoera normalean, (Mekatroniko industriala).
- Eta Rumaniari joandako 2 ikasleak, han zeuden dagoeneko, gurean egoera hau eman danean. Eta enpresak erabaki du egoera gaiztotu baino lehen, lehenbailehen ikasleak hona ekartzea.
Eta hemen daukagu Iker Zubizarreta (Mekatroniko industriala) hegazkiñean, etxera bueltan, argazkia Beñat Mugikak (automatizazio eta robotikako ikasleak) atera diolarik.
Espero dezagun Txekia eta Holandako esperientziak aberatsak izan daitezen!