Mondragon formación profesional

Fabrikazio mekanikako produkzio programazioko GMHZ ikasleak Errendimendu Handiko Mekanizazio laborategira bisita

MGEPeko  Errendimendu Handiko Mekanizazio laborategira bisita Hirugarren hiruhilekoaren hasierako jarduera gisa garaiz egin zuten  Fabrikazio mekanikoko produkzio programazio tituluko lehen mailako ikasleek. COVID19 egoera hau sortu baino lehen ikasleek  MGEPeko Errendimendu Handiko Mekanizazio  laborategiko instalakuntzak gertutik ezagutu zituzten, gidari ezin hobeekin. Bisita honetan ikerketa proiektu ezberdinetan erabiltzen diren makina nahiz ekipoak ikusi ahal izan dituzte, azken erosketa den 5 abiadura handiko  sentsorez hornitutako ardatzez osatutako  makina bereziki nabarmenduz. Makina honek mekanizatu operazioaren seinale anizkunak eskuratzea ahalbideratzen du.

Bisitan zehar  nola neurtzen den mozte lanabes ezberdinen frekuentzia naturala ikusi ahal izan dute, baita nola eragiten duen frekuentzia honek mekanizatu bibrazioen agerpenean eta nola egin dakiokeen aurre anomalia honi.
Fabrikazio mekanikoko produkzio programazio tituluko bigarren  mailakob ikasle batekin eg. teko aukera izan dute baita. Ikasle hau  laborategian lanean ari den bere DUAL formatuko formazioaren bukaera fasea gauzatuz.

Erantsitako dokumentuan ikasleak ikus daitezke mikromekanizatu makinatik gertu. Doitasun handiko KERN EVO makina, minutuko 50.000 erreboluzio bira egin ditzakeen burua duena eta aukera lan egiteko 0,1 mm-ko diametroa duen erremintarekin.

Errendimendu Handiko Mekanizazio Mondrragon Goi Eakola Politeknikoko ikerketa Taldeko informazio gehiago hemen.

 

Exit mobile version