Mondragon formación profesional

Automatizazio eta Robotikako ikasleak, Maylor enpresarekin koadro elektriko profesionalak egiten ikasten

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko  (MGEP) Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ)  Automatizazio eta Robotikako 1. mailako ikasleak  erronka bat burutu dute Maylor enpresarekin batera.

Erronkaren helburu nagusia koadro elektriko bat era profesionalean montatzea izan da. Horretarako, erronka hainbat fasetan burutu dute.  Hasieran gelan, irakasleen laguntzarekin hainbat formazio sesio teoriko praktikoak eman dira. Gero egin beharreko lana aurkeztu zaie.  Maylor enpresa bisita bat antolatu da, eta bertan kuadro elektriko baten diseinu eta muntaia nola egin ikasten aritu dira. Maylor-eko profesionalen eskutik. Hauek  formakuntza sesio  txiki bat eman zieten eta aholku batzuk kuadro onak nola egiten diren ikasteko. Ikasleek han ikusi eta ikasitakoa asko baloratu zuten, azkenean helburu argia dagoelako: kuadro elektriko profesionalak nola egiten diren ikastea. Beraz laborategian ikasitakoari saio honekin kapaz izango ziren kuadro bikain bat egiteko.

Horren ostean klasera buelta ziren erronka gogotsu burutzeko asmoz eta bi astez hiruhilabetean ikasitakoa aplikatzen ibili dira automatizatutako prozesu bat egiten.
Behin diseinatu, muntatu, martxan jarri, frogatu eta txostena idatzi ondoren Maylor-etik Victor eta DUAL-ean dagoen Eugen ikaslea etorri ziren ikasleen kuadro elektrikoak ebaluatzera. Oso esperientzia baliagarria izan da, eta ebaluaketa ere oso ona. Maylor-eko Victor-ek esan zienez maila oso oneko kuadroak egin zituzten, eta gaizki egin zutena feedback baten bitartez azaldu zitzaizkien.
Guk irakasleok ere zenbait gauza ikasi genituen hemendik aurrera irakaskuntza prozesuan lagunduko digutenak.

Eskerrik asko Maylor-i egindako lanarengatik, eta beriziki Victor, bertako teknikariari, bere azalpen eta gomendio guztiak asko eskertu dituzte  ikasleek asko.
Maylor S.L., Oñatiko enpresa bat da eta honako  lan hauetan espezializatuta dago: elektrizitatearen estudioa, diseinua, programazioa eta automatizazioa, behe-tentsioko muntaia industrialak, kableatua eta koadro elektrikoen garapena, aplikazio praktiko pertsonalizatua eta teknologia berriztagarri berrietako aplikazioak.
Exit mobile version