Aurten MGEP-eko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko 2.mailako ikasleei eta ETHAZI metodologia jarraituz hurrengo erronka planteatu zitzaien abendu – otsaila bitartean garatzeko: Skateboard baten diseinua, fabrikazioa eta muntaia egitea bi erabiltzaile desberdinentzako.
Horretarako oholaren diseinuarekin hasi ziren, lehenengo eskuz marrazten eta ondoren NX eta CAM programen bitartez diseinua errealitatera eraman eta moldea ekoiztuz.
Ohola lortzeko, diseinatu eta mekanizatutako moldea prestatu ondoren, karbonozko zuntza eta kortxoa moldean kokatu eta hutsarekin erretxina injektatu zuten. Amaitzeko labean ondu zuten erretxina gogortzeko.
Bestalde, trucka deritzon patineteen atala garatzeko, 3Dko inpresoran piezak sortu eta hareazko moldeak egin ondoren aluminiozko piezak fabrikatu zituzten aluminio likidoa hareazko moldeetara isuriaz. Hurrengo pausuak pieza horiek mekanizatu eta elementu komertzialak mutatzea izanik.
Azkenik, pieza eta elementu guztiak izanik, muntaiaren txanda iritsi zitzaien eta argazkietan ikus daitekeen bezala bi taldeak erronkan proposatutakoa guztiz betetzera heldu ziren, talde lanean lan eginez.
Hona hemen garatutako Posterra, lan guztia laburbiltzen duena: