Mondragon formación profesional

MGEP GMHZ ASIR Informatikako ikasleek Intercall proiektua ekintzailea sortu dute

MGEP-eko Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ)  Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Unai Badiola, Mohammed Hayar eta Jon Odriozola ikasleak hain zuzen, Intercall proiektu ekintzailea sortu eta hainbat tokitan aurkezteko aukera izan dute.

Intercall proiektua Enpresa eta Iniziatiba Ekintzailea ikasgaian (EIE) landutako negozio ideia bat izan da. Proiektu hau horrela deskribatzen dute ikasleek: erabiltzaile bakoitzaren atariaren kontrolean erabateko erosotasuna izateko premia konpontzen eta sortzen du. Horrela, zerbitzu honen  bezeroak bere atea jotzen duenari, edonondik  bere atariko atea irekitzeko aukera emango dio, etxetik kanpo dauden bitartean, edo etxean bertan egonik, edozein tokitik. Gainera, hori guztia sakelako telefonotik kudeatuko da, erosotasun osoz. Telefono adimendunaren kudeaketa web aplikazio benetan funtzional praktiko baten bidez izango da, eta gure bezeroentzat baliagarri izango da. Kudeaketa, bere atea denbora errealean jotzen duena ikustean oinarritzen da, erantzun ahal izateko eta ireki behar izanez gero.

Argazkian agertzen diren produktu guztiak beraiek sortu dituzte: prototipo funtzionala, software eta hardware garapenak, marketing produktuak, diptikoa, etab. luzea. Arro egoteko modukoak!

Idoia Urain eta Manex Arrietarekin izan gara, Idoia Urain EIE ikasgaiaren irakaslea izan dute Jon, Unai eta Mohammedek, eta Manex EIE ikasgaien koordinatzailea da MGEPen. Honako galdera hauek egin dizkiegu:

1.- Idoia, zu izan zara ASIR tituluko EIE irakaslea. Nola antolatu zarete aurten?

Aurten iazko metodologiarekin aldaratuta ikasturte hasieratik hasi dira beraien proiektuak garatzen. Hasieran 1.mailako erronka hartu eta horren jarraipena egitea zen ideia baina ikasleak ideia desberdinak zituztela ikusita planteamendua guztiz aldatu zen, beraien ideiak berritzaileak garatzeko aukera izan zuten. Behin ideiak definitu eta argi zituztenean Ikasenpresan parte hartzeko eskatzen zituzten entrega eta ariketak egiten hasi ziren; enpresa berri baten kanpo analisitik hasi eta ideia garatzera arte.

Beraien enpresetako proiektuak sortzea lortu zituzten eta hori ikasleentzat ere gauza ona izan da, beraiek imajinatutako lana errealitate bihurtzea.

2.- Zein izan da ikasleen harrera?

Ikasleen aldetik jarrera ona izan da, hasieran pixka bat kostatzen zaie dinamikan sartzea eta zentzua bilatzea ikasgaiari baina behin taldeka lanean hasten direnean eta beraien ideia propioak garatzen dituztenean jarrera aldaketa ikusten da eta gogotsu ibiltzen dira lanean.

3.- Manex, zein ekintzak egin dituzue aurten?

Sormen lana egiteaz gain, ikasleek prototipoa garatzeko zein baliabide beharko dituzten definitu izan behar dute, eskaeratan parte hartu, produktuak diseinatu (produktu finala eta prototipoa), eta gero garapenak egin, erronka mamitsua. Behin ideia eta prototipoa landuta izan zutenean, erakusketak antolatu ditugu, eta ikasleek hauetan gai izan behar dira beste ikaskideei eta publikoari orokorrean beraien emaitzak azaltzeko.

3.- Eta azkenik, behin ideia,zein aukerak dauzkate ikasleak produktu honetan lanean jarraitzeko?

Erakusketetan  ideia eta prototipoaren arrakasta ikusirik, Debagoiena mankomunitatean joan ginen baita, eta enpresa  batera ere, beraiekin partekatzeko ideia honek izan zezakeen garapena. Eta ikasleek animatuak daude ideia gehiago garatzeko etorkizunean. Oso esperientzia baliagarria izan da beraientzat.

Orain nahiko lana dute ikasturte amaierarekin, DUALak eta FCT praktikekin, baina etorkizun hurbilean ikasten jarraitzeko asmoa dute, eta gogotsu daude gaiari heltzeko.

Sareko Informatika Sistemen Administrazioako 3 ikaslek Intercall proiektua garatu dute.

Hementxe Intercall proiektuaren bideoa ikusgai. 

Eskerrik asko Idoia, Manex, eta zorte on Mohammed, Jon eta Unai!!

 

 

Exit mobile version