Jon Aranzabal Urzelai, MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industrialeko DUAL ikaslearen testigantza
Jon Aranzabal Urzelai, MGEPeko goi mailako heziketa zikloko Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikaslea da eta gainera DUALean dabil. Hementxe utzi digu bere testigantza:
1.- Aurkeztu zure burua eta esaiguzu ze heziketa ziklo ikasten ari zaren:
Jon Aranzabal Urzelai naiz. Aurrretik informatikako graduan 1. maila egiten ibili nintzen MGEPen baina gradu baten maila nahiko altua zela iruditu zitzaidan. Bertan ikasgai bat neukan oso gustukoa, non elektronikako oinarri batzuk ikasten ziren. Hori dela eta, Automatizazio eta robotika industrialeko goi mailako zikloa egitea erabaki nuen, elektrizitatea, elektronika, automatizazioa, etab. gaiak lantzeko asmoarekin.
2.- Zergatik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP)?
Oñatin bizi naiz, eta MGEP aukera ona iruditu zitzaidan, etxetik gertu. Kotxea partekatzeko aukera ematen zidan Oñatiko beste ikasle batzuekin, eta etorkizunean DUAL-a egiteko asmoa neukanez, Oñatitik gertu lana egiteko aukera izango nuela pentsatu nuen, tartean etxean bazkaltzeko aukerarekin.
3.- Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?
Metodologia ondo ikusten du. Azkenean erronka egin aurretik teoria klase batzuk jasotzea erronkara bideratu daudenak ondo ikusten ditut. Teoria klaseak beharrezkoak iruditzen zaizkit, baina praktikak erronketan oinarrituta oso ondo dago.
3 erronka egin ditugu:
Lehenengoak, elektronikarekin zerikusia izan du batez ere: bozketa sistema bat egin ate logikoak eta elektronika erabiliz. Erronka honetan , arduinoan oinarritutako programazioa erabili dugu ebazpenerako.
Bigarren errokan, automata konpakto bat eta armairu elektrikoa kableatu dugu gero simuladore batetan motoreak, zilindroak, argiak eta abar pizten zirela ikusi ahal izateko.
Hirugarren erronka prentsa baten maketa izan da. Erronka honetan programaketa lan handia egin dugu industri automata indartsu bat erabiliz.
Erronketan irakasgaiak elkarrekin daukaten harremana ondo dator. Horrela ulertzen da industria munduan teknologia guztiak nola elkartzen diren.
4.- DUALean aritu zara. Non? Zer nolako lanak egin dituzu? Eta nolakoa izan da zure experientzia?
DUAL-a ULMA Construccionen egiten ari naiz. Gustura nago, nahiz eta agian kasu batzuetan mekatronikako ziklo batekin lerrokatuagoa ikusi nire lana. Adibidez, mekanikarekin zerikusia duten gai asko lantzen dira.
Esperientzia positiboa izaten ari da, lan mundua hurbilagotik ikustea laguntzen duena.
Ikasteko eta aldi berean lan egiteko esperientzia oso positiboa. Balio izan dit arduratsuago izateko.
Enpresan oso gustura. Lehenengo momentutik uneoro jendea niri laguntzeko prest egon da. Nire lana aintzat hartzen dute, eta egia esanda, nik egindako lan asko gero enpresan ezarri egin dira. Hori gauza handia da.
Lankideekin bikain aritzen naiz, eta instruktorearekin ere ondo (jarraipen ona, malgua eta beti laguntzeko prest).
5.- Orain daukazun ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako?
Mekanikaren munduan gehiago murgildu nahi dut, horretarako Mekatronika ikusten dut aproposa. Aurten mekatronikan ditudan lagun/ezagun batzuk Automatizazio eta Robotika industriala egin zuten aurretik eta gomendatu egin didate bide hori jarraitzea.
Momentuz ez dut nire burua ikusten gradura bueltatzen, baina ez dut guztiz baztertzen. Informatika zikloa ere aukera ona izan daitekeela ikusten du Automatizaziokoa bukatu eta gero, baina momentuz Mekatronikako goi mailako zikloa nahiago dut.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu