Marcos Familiar, MGEP-eko Automatizazio eta Robotika industrialeko goi mailako heziketa zikloko (FP) ikaslea da eta bere testigantza utzi digu:
1.- Zein dira zure izen abizenak eta GMHZko zein titulu ikasi duzu?
Marcos Familiar Baena da eta Automatizazio eta Robotika Industriala ikasten ari naiz.
2.- Zergatik Automatizazio eta Robotika industrialeko goi mailako heziketa zikloa?
Urte asko lanean eman ondoren eta automatizaziora bideratutako prestakuntza zuen jendearen eskaria ikusita, pausoa eman eta ikastea erabaki nuen. Betidanik gustukoa izan dudan eremua ere bada.
3.- Zergatik MGEP?
MGEPen ikastea erabaki nuen, nire adinean eta nire lan-esperientziarekin, batez ere lan-ingurunean plus bat ekarriko zidaten ezagutzak ikasi eta eskuratzea bilatzen nuelako.
Ikasketak eta lana uztartu ahal izan ditut, goizez ikasten eta arratsaldeko txandan lanean 14:00etatik 22:00etara. Bi ikasturte izan dira, eta ordutegi oso zorrotza izan dira niretzat, baina gauzak eguneratuta eramateagatik oso ondo ibili naiz. Okerrena lasai bazkaltzeko astirik ez izatea izan da.
Uste dut zortea izan dudala ikaskideekin, talde oso anitza izan da, bai adinaren aldetik, bai jatorriaren aldetik, denok oso ondo moldatu gara eta tratua oso ona izan da beti.
Hemendik aurrera harremana izaten jarraituko dudan jendea ezagutu dut.
4.- Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzuen?
Taldean egin ditugun ETHAZI metodologian oinarritutako lanak oso atseginak izan dira, nik uste dut oso modu egokia dela emandako teoria praktikan jartzeko. Metodologia honekin asko ikasi dudala uste dut.
Hasiera batean ez nuen enpresaz aldatzeko asmorik, baina elkarrizketak egitea erabaki nuen, inguruneko lan-egoera aztertzeko eta nik nire profilarekin nola lotu jakiteko.
MGEPeko enpresa eta praktika koordinatzaileei hau azaldu eta beraiek kudeatutako elkarrizketei esker, inguruko enpresa baten proposamena oso interesgarria eta ikasketekin lotutakoa aurkitu nuen, eta airez aldatzea erabaki dut.
6.- Enpresa horretan zer egiten da? Zein da bere merkatua?
Enpresa Ulma Handling system da eta bertan, logistika automatizatuarekin lotutako proiektuak garatzen dira, biltegi automatikoak, aireportuetako zintak, etab.
Nire kasuan, esperientzia dut logistikan, eta automatizazioa eta robotika ikasi ondoren, oso proiektu interesgarria iruditzen zitzaidan.
Gaur egungo egoerarekin (pandemia) oraindik ez naiz enpresa berrian lurreratu. Orain arte, harrera-planaren zati bat eta simulazio-ariketa batzuk egin ditut, MGEPen klasean erabili ditugun automatizazio-programekin.
Egoera ikusita, goiz da zerbait zehatzagoa emateko, baina oraingoz oso pozik nago.
7.- Bete al du ziklo honek zure gogoa zer egin hausnartzen ari zinenekoa?
Nire kasuan asko ikasi dut eta konturatu naiz gai hau oso gustukoa dudala, eta serio pentsatzen ari naiz ikasten jarraitzea.
8.- Zerbait esateko izango zenuen orain zer ikasi dabilen gazte bati?
Beti ere arreta deitzen dien zerbait ikastea errazagoa izango dela.