Mondragon formación profesional

Asier Aldai, MGEP GMHZ Mekatronika industrialeko DUAL ikaslearen testigantza

Asier Aldai MGEPeko Mekatronika Industrialeko DUALean dabilen ikaslea da eta bere ibilbidearen testigantza utzi nahi izan digu:

1.- Izen abizenak eta ikasten duzun titulazioa:

Asier Aldai naiz eta Mekatronika  industriala ikasten dut MGEPen.

2.- Zerk bultzatu zizun zikloa ikastera?

2 urtez informatika denda batean aritu nintzen lanean eta ordutegi eta soldata txarretik irten nahi nuen, horretarako berriz ikastea erabaki nuen. Aukeratzeko momentuan, mantentze kontuak beti interesgarriak irudi zaizkit eta ideia hoberena iruditu zitzaidan denda hartatik irtetzeko.

3.- Zergatik MGEP?

Ni Durangoko naiz eta gelako bat ezagutzen nuen aurretik eta kotxez joaten ginen biok. MGEP-en DUALari bultzada handia ematen zaiolako aukeratu nuen eta nik, bai edo bai, DUALa egitea nahi nuen.

4.- Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin ituzue? Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?

Nik azterketak egitea baino metodo hobeagoa dela esango nuke, talde lanean praktika izatea ondo dago eta erronka egiterakoan praktika gehiago lortzen da, eta gogo gehiago jartzen da azterketekin lortzen dena baino, eta ondorioz gehiago ikasten da.

5.- Non izan zara DUALean?

Hasiera batean Fagor Ederlanen makinista bezala egon naiz,  oinarrizko elementuak ezagutzeko eta lan erritmora egokitzeko. Honen ostean autokontrolak egiten hasi nintzen eta koronabirusaren kontuak hasi baino lehen erremintak edo tresnak konpontzen nenbilen. Langileekin harremana oso ona izan da hasieratik.

6.- Enpresa horretan zer egiten da? Zein garrantzia zuen zure lanak bertan?

Mondragon kooperatiben korporazioko enpresa bat da, mundu osoan hedatuta, eta bere bulego zentrala Eskoriatzan dagoena.

Ederlan automozio munduan hornitzaile garrantzitsuenetako bat da. Adibidez: Ford, Renault, BMW, … marka ezagunen hornitzaile garrantzitsu da. Adibidez  chassis  eta powertrain osagaietan munduko garrantzitsuenak dira.

Piezak egiterakoan kontu askorekin ibili behar nintzen. Adibidez, errebabak, poroak, tolerantziak, e.a. Oso garrantzitsua da ondo begiratzea piezak, pieza bat bezeroari txarto heltzen bazaio, erreklamazio bat heltzen zaio Ederlani. Pieza txar bat muntatzen bada eta horrexegatik kotxeak arazoren bat badauka, Ederlanek multa bat ordaindu beharko dio bezeroari.  Hori oso barneratuta izan dut hasieratik.

Lanean dena astiro eta ondo egitea da onena bestela zeozer txarto egiterakoan makina gelditzeko arriskua dago eta horrek, dirua galtzea eragin dezake.

Card

8.- Enpresa horretan eginiko lanean, zikloan ikasitakoa erabili duzu?

Hasieran nahiko lan izan nuen lan eremua ezagutzen, baina poliki-poliki, batez ere erremintak edo tresnak konpontzen hasi nintzenean geroz eta gehiago erabili izan ditut zikloan ikasitakoa.

Gainera, enpresa bertan hainbat formazio sesioak izan ditugu. Adibidez, PRL-n formazioa, zubi garabi, kalitate formazioa, ia asteazkenero formazio bat izan dugu 3 ordukoa eta nire ustez ideia bikaina da, lan munduari buruz eta konkretuki, Ederlan enpresari  buruz asko ikasi eta ezagutu dugu.

9.- Orain daukazu ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako?

Hurrengo urtean lana egitea nahiko nuke. Ia lortzen dudan!

Exit mobile version