Mondragon formación profesional

MGEP GMHZ DIseinuko berrikuntza proiektuaren proba pilotoaren emaitzak

Aurtengo maiatzean zehar, gure Diseñoko zikloko ikasleek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak finantzatutako eta TKNIKA-ren jarraipena izan duen Berrikuntza proiektu batetako proba pilotu batetan parte hartu dute.

Partehartzaileak: MGEP-eko 9 ikaslek eta Goierri Eskolako 3 ikaslek parte hartu dute ikastetxe bakoitzeko irakasle banak gidatuta, Done Ugarte MGEP-en partetik eta Iker Agirre Goierri Eskolatik.

 

MGEP-eko ikasleek pieza estruktural baten optimizazio topologikoa deritzon CAD-CAE lana burutu dute.

Jarraian 3DExperience-tik irten gabe eta datu berdinen gainean lan eginda, Goierriko 3 ikasleek eransketa bidez fabrikatua izan dadin CAD-CAM lana burutu dute, beharrezkoak diren euskarriak eta eransketa bidezko makinentzat beharrezkoak diren ibilbideak kalkulatuz.

 

 

Lanak amaitu ondoren, inkesta bat pasatu zitzaien ikasleei, eta ia denek erantzun zuten. Ikasleen iritziz, erronka beraien etorkizunerako interesgarria izan da. COVID-19aren konfinamendu baldintzak eta beste jarduera akademiko batzuekin aldi berean egin zenez, iraupenaren inguruan erantzun zuten ikasleen %50 -i egokia iruditu zaio.

Hurrengo ikasturteetan horrelako esperientzia gehiago egingo dira seguru!

Exit mobile version