Fabrikazio Mekanikoan Diseinuko Zikloko ikasleek Dassault Systemes-en SolidWorks CAD 3D softwarea erabiltzen dute beraien diseinuetan eta planoetan; software hau oso erabilia da industrian, eta garrantzitsutzat jotzen dugu erremintan gaitasuna izatea.
Gaitasunaren froga moduan, SolidWorks-en Certified SOLIDWORK Associate – Academic (CSWA- Academic) azterketa egiten dute ikasleek apirila-maiatza inguruan.
Aurten, Covid-19a dela eta, azterketa atzeratu egin genuen, eta ikasturte bukaeran burutu zen, ekainaren 17an. Honela, ikasleek aukera gehiago izan dute softwarean trebatzeko irakasleen laguntzaz. Azterketa, online izaten da, baina ikasleen lasaitasunerako, Eskolako gela batean egin zen, ikasleen eta irakasleen segurtasuna bermatzeko beharrezko protokoloa jarraituta.
Harro gaude esateaz, aurten bizi izan dugun egoera kontuan izanik, ikasleen %90ak gainditu duela azterketa hau, eta beraz, Dassault Systèmes-en agiria lortu dutela.
Honela, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Fabrikazio Mekaniko Diseinuko 1. mailako ikasleek etorkizunean behar izango dituzten funtzio profesionalak lantzen dituztela beste froga bat dute, 3Dko CAD teknikari gisa aritzeko funtzioak.
Udako atsedenaldia eta gero, prest bueltatuko gara Catia (3DExperience plataformaren barruan) eta NX ere ikasi eta erabiltzeko!!
ZORIONAK DENOI EGINDAKO LAN ETA ESFORTZUARENGATIK!