Engel Diaz, Fabrikazio Mekanikoko goi mailako heziketa ziklokoko ikaslearen testigantza
Engel Diaz, Fabrikazio Mekanikoko goi mailako heziketa zikloko ikaslea da eta bere testigantza utzi nahi izan digu:
1.- Esaiguzu zure izen abizenak eta ze kurtso ikasten zauden.
Engel Diaz naiz eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko goi mailako heziketa zikloa ikasten nago Mondragon Goi Eskola Politeknikoan.
2.- Zergatik ziklo formatibo hau?
Gehienbat, makina-erramintaren arteko erlazio estuagatik eta galdera batek sortutako jakinminagatik: nola eta zergatik egin da pieza hori?
3.- Eta, zergatik Mondragon Goi Eskola Politeknikoa?
MGEPeko ate irekien jardunaldietan parte hartu nuen eta aurkezpena asko gustatu zitzaidan, bertan, instalazioez gain, MGEPen egiten diren ikerketa lanak erakutsi zizkiguten. Gainera, ikasketa hauetan esperientzia zuten pertsonei galdetu eta bertan inskribatzeko esan zidaten, ez pentsatzeko. Zergatia aurrerako ikusiko nuela. Eta arrazoia zuten.
4.- Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin ituzue? Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?
Ikasteko erabiltzen den metodologia oso aberasgarria da, talde-kideen ezagutzak partekatzen direlako eta honela proiektu edo erronkak gauzatzea lortzen delako.
5.- DUAL formazioan aritu zara, noiz hasi zinen?
Bai, DUAL-ean 2019ko irailaren 30ean hasi nintzen Coprecin, Aretxabaletako kooperatiba bat da eta kontratua, 2020ko ekainaren 19an amaituko da.
6.- Zein lan esparruan aritu zara lanean? Zer nolako lanak egin dituzu?
Copreci, Mondragon taldearen barruan dagoen koperatiba da. Mende erdi daramatza elektrometrikoen osagaiak garatzen, 1963tik. Kooperatiba hau, 40 pertsonekin hasi zen eta sukalde, estufa eta berogailuentzako gas grifoak eta segurtasun balbulak fabrikatzen zituzten.
Formazioan zehar tresnak doitu ditut eta neurriak egiaztatu, beste gauza batzuen artean. Eginiko lanek eskatzen zuten pertsona ordenatua izatea, detailetan arreta jartzen zuena eta heziketa zikloan zehar barneratutako ezagutza asko aplikatzea.
7.- Zer eskaini dizu enpresan praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?
Neretzat, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko izan dudan aukera izan da garrantzitsuena eta aldi berean ikasten egotea. Klasean eta taillerrean ikasitakoa bateratu egiten da, tallerrean, klasean ikasitakoa praktikan jartzen delako.
8.- Zein da zure intentzioa datorren urtera begira?
Oraingoz, praktikan jarri nahi dut ikasitakoa, baina ez dut ezeztatzen mekanizatuarekin erlazionatutako zerbait ikasten jarraitzea, aukera desberdinak aztertzen ari naiz.
9.- Azkenik, zer gomendatuko zenioke ziklo bat ikasi nahi duen norbaiti?
Garapen pertsonalerako aukera ona da, hala ere, atentzioa deitzen dizun zerbait ikastea litzateke onena.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu