Mondragon formación profesional

MGEP GMHZ Informatika ASIR ikasleen COVID19 erronka burutu dute, ikusi bideoa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi Mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) Informatikako ikasleak, Sareko informatika sistemen administrazioa ASIR)  ikasleek, 19-20 ikasturtearen amaiera COVID19 egoera bete-betean bizi izan zuten etxetik telelanean. Hori horrela izanik azken erronka COVID19 gaia lantzea erabaki zen irakasle taldean.

19-20 ikasturteko azken  erronka hau, gizarteko arazo honi aurre egitea zuen helburu, eta Informatikako zerbitzuak nola eraldatu diren enpesetan bete betean ikertzeko aukera izan dute.

Alde batetik, taldeka informatikako enpresa bat sortu behar izan dute , bezeroen behar berriak kontutan izanik zerbitzu berriak diseinatuz.

Card

Bestetik, oso garrantzitsua izan da osasun neurriak bermatzea enpresan bertan baina baita ere, bezeroarekin harremana sortu behar denean, eta horretarako behar diren hainbat produktu eta zerbitzu garatzea ere.

Hau dena egiteko, ikasgai ezberdinetan landutakoa praktikan jarri behar izan dute, adibidez, sareak, sistema eragileak, laneko prestakuntza eta orientabidea, hardware, datu baseak eta marka lengoaiak.

Card

Ikasgai guztiak aplikatuz, ikasleek beren enpresako sarea osatu dute Packet Tracer programarekin, intranet eta extranet bat sortu dute, bezeroek segurtasun neurrien dokumentazioa eskuragarri izan dezaten uneoro. Hardwarren ikasitakoarekin, arduinoa eta sentsoreak erabiliz, termometro bat programatu dute, langile guztiak tenperatura kontrola egin dezaten eta emaitzen arabera, neurriak hartu. Segurtasun karetak, enpresen logoak, diseinatu eta egin dituzte 3D inprimagailu batekin eta beharrezko datu guztiak kudeatzeko, datu base bat sortu dute. Erronka taldeka izan denez, talde lana landu dute gure ikasleek eta honekin batera bai ahozko eta idatzizko komunikazioa. Ikasleek, erronka aurrera eramateko, lana ondo planifikatu behar izan dute eta erronka bukaeran egindako lan guztia aurkeztu. Amaieran aurkezpena eta bideo txiki bat osatu dute erronkaren esperientzia guztia bilduz.

Hurrengo bideoan, irakasle eta ikasleen azalpenak eta testigantzak ikus ditzakezu:

Ikasleen 3.erronka: Sareko Informatika Sistemen Administrazioa Heziketa Zikloa (ASIR)
Exit mobile version