Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko 2. Maila hasteko, erronka bat burutu dugu . 3 asteko iraupenarekin, eta astean 2 egun oso, erronka landu da. Guztira 36 ordu erabili dituzte ikasleak planteatutako lana aurrera eramateko.
Kasu honetan ikasleei planteatu genien erronka hurrengoa zen:
1. mailan Precious Plastic mugimenduarekin lanean hasi ginen plastiko birrintzaile bat diseinatuz. Aurten birrintzailetik ateratako materiala ber-erabiltzeko asmoz, plastikoa injektatzeko injektora bat eta pieza batzuk injektatzeko moldeak diseinatu behar zituzten.
Diseinua aurrera eramateko, Dassault Systemes-en 3DExperience lainoko CAD-CAE-CAM plataforman dagoen Catia softwarea erabili dute zerotik hasita.
Lehenengo moldeen diseinua egin dute ikasleek beraiek aukeratutako pieza batetik abiatuta. Ondoren moldea 3D inpresio bitartez fabrikatu da.
Injektoraren diseinua egiteko, Precious Plastic web orriko makinen planoetan oinarritu dira.
Injektora fabrikatu ordez, iazko ikasleek fabrikatutakoak erabili dituzte injekzioak egiteko.
Plastikoa injektatu ordez, moldeak 3D inpresio bitartez lortu direnez, argizaria injektatu dute. Horretarako moldeak talko hautsarekin ondo igurtzi dituzte.
Amaitzeko, ikasleek poster baten bitartez, Erronkako aurkezpenak egin dituzte. Talde batek bideoa ere egin du:
Piezak desmoldeatzeko arazoak izan zituzten ikasleek, gainera, piezak defektu pilla batekin atera ziren. Honek hausnarketa sakon bat egiteko balio izan digu denoi.
Emaitza honekin denok oso gustura gelditu gara, batez ere irakasle taldea, Catiarekin izugarrizko abilezia hartu dutelako 4 egunetan eta aurrera begira kurtsoko modulu desberdinetan landuko diren gaietarako sarrera ezinhobea izan delako.