MGEP-eko ASIR informatikako ikasleei egindako Harrera 20-21 ikasturte hasieran (ikusi bideoa)


20-21 ikasturtea hasi da MGEPen eta  Sareko Informatika Sistemen Administrazioko  (ASIR) 1 mailako  ikasleei harrera egin diegu bertan.

Harrera Plana

Harrera Plana garatuta izan dugu eta hasierako 3 egunetan hainbat ekintza antolatu ditugu ikasleak MGEPeko beraien gunea  (11 eraikina) ezagutzen joateko, eta batez ere eroso sentitzeko eraikinean bertan, hemengo eta MGEPeko  baliabideekin, gertuko ikaskideekin, irakasleekin, eta abar luze batekin.

ikasketa plana eta ondorioz zer ikasiko dugu, ze ikasgaiak izango ditugun, egutegi akademikoa, ordutegia, ikasketa prozesuko baliabideak, bereziki Informazio eta komunikazio Teknologiak (IKT) ikasketa prozesuan, ariketa txiki batzuk egin direlarik (pixka bat berotzen joateko).

Elkar ezagutzeko ekintzak

Jarraian, Elkar ezagutzeko ekintzak burutu ditugu, dinamikak denon artean elkar ezagutzeko, ikasleak eta irakasleok.

Eginez ikasi metodologia, erronka 0

Eta nola ez, erronkan oinarritutako gure hezkuntza eredua era onena azaltzeko, Erronka 0 bat aurrera eraman dugu. Jarraian honen detaileak.

MGEPeko Sareko Informatika Sistemen Administrazioko  (ASIR) ikasleek, Erronka 0 burutu ikasturte hasieran. Erronka honen helburua, ikasleak beraien artean lan taldean aritzea eta denbora epe baten barruan erronka bat burutzea.  Kasu honetan, pasta, haria, goraizak eta zelo-papera erabiliz, ahalik eta dorre altuena egitea izan da, gainera, dorre honek hodei bat mantendu behar izan du egituraren puntarik altuenean. Erronka honek 18 minutu iraun ditu eta egiturarik altuena izan da irabazlea.

Erronkarekin hasi aurretik, pausu batzuk eman behar izan dituzte ikasleek. Hasiera batean, erronka ulertu behar izan dute, hau da, jakin zein den helburua eta helburu horretara iristeko arauak. Ondoren, talde bakoitza identifikatzeko, taldearentzat izen bat sortu behar izan dute. Honez gain, pentsatu eta aztertu behar izan dute erronka nola gainditu, eta erronka egiteko prototipoak marraztu dituzte paperetan, hau da, diseinuaren aurreneko krokis edo eskemak egin. Behin bukatuta, erabaki bat hartu, diseinu onena aukeratu eta eraikintza lanarekin hasi dira. 18 minutu izan dituzte, erronka bukatzeko, eta era askotako emaitzak izan dira, dorre batzuk tente mantendu dira eta beste batzuk ordea erori.

Bigarren aukera bat eman zaie ikasleei egindako lanaren erreflexioa egiteko eta emaitza hobetzen saiatzeko. Oraingoan, dorre gehiago mantendu dira tente mahai gainean, baina irabazle bakar bat egon da.

Hurrengo bideoan  ikus ditzakezu   ASIR ikasleak Erronka 0-an lanean.

OHARRA: bideoan agertzen diren irudi batzuk 19-20an ateratakoak dira (COVID19 aren aztarna gabeko irudiak) 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu