Bartzelonako Consorci d’Educació erakundeko lantaldeari DUAL programari buruzko hitzaldi bat ematera gonbidatu zuen Mondragon Unibertsitatea (MU) Gemma Verdés-ek, Bartzelonako Àrea d’Ensenyaments Postobligatoris-eko zuzendariak.
Hitzaldia otsailak 4ean ospatu zen, era birtualean, eta Bartzelonako 30 hezkuntza erakundetako zuzendariak parte hartu zuten bertan.
Hitzaldia Jon Altunak, Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa eta Osane Lizarraldek, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko DUAL koordinatzaile ordezkari bezala, eman zuten.
Jon Altunak Mondragon Unibertsitatea aurkeztu zuen, historiari errepaso txiki bat eginez, eta bereziki, MU-k ikasketak eta lana uztartzerakoan bizitako mugarri eta faktore garrantzitsuei aipamena eginez.
Jarraian Osane Lizarraldek MGEPeko Goi mailako zikloak aurkeztu zituen, gakoak diren ezaugarriak deskribatuz:
- Hezkuntza eredua
- Tailerrak, laborategiak eta azpiegiturak
- Enpresarekin harremana
- Praktikak eta Dual programa
- Ibilbide formatiboak
Datu batzuk aurkeztu ziren, bereziki DUAL datuak azken 4 urteotan, testuinguruan jartzeko.
MGEP GMHZak ikasten duten ikasleak aukeratzen duten ibilbide formatiboak ere azaldu dira, jarraian irudikatu diren moduan: