Mondragon Goi Eskola Politeknikoko goi mailako heziketa zikloko Informatiko titulua, ASIR, Sareko informatika Sistemen administrazioko eta Automatizazio eta Robotika Industrialeko irakasle eta ikasleek harrera egin diete 2021ko otsailak 24ean Arizmendi Ikastolako erdi mailako zikloko Mikroinformatikaren sistemak eta sareak tituluko ikasleei, eta bisita aprobetxatuz honako BIDEOA sortu dugu.
Prestatutako egitarau hau izan da:
- aurten COVID19 egoeraren eraginez, bisita ahalik eta mugikortasun gutxiagorekin egin da. Hasiera batean, Gorka Aretxagak, MGEP-eko goi mailako heziketa zikloko koordinatzaileak, eta Osane Lizarraldek, ASIR informatikako koordinatzaileak, harrera egin diete. Lehenengo azalpenak eman ondoren, Asier Diosdadoren, MGEPen Sareak, zerbitzari eta IKT teknikaria lanetaz arduratzen denaren eskutik, MGEP-eko CPD, elektrogenoak eta tunelak ikusi ahal izan dituzte era birtualean.
- Osane Lizarraldek, MGEPeko ASIR, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko heziketa ziklo honen profil profesionala eta ondorioz lantzen diren konpetentzien inguruko azalpenak eman ditu. Tartea izan da gure hezkuntza ereduari sarrera txiki bat egiteko, praktika aukerak: Lan praktikak edo FCT, DUAL formakuntza programa eta Erasmus+ praktikak atzerrian. Azkenik, zikloaren antolaketaren inguruan galdera erantzunak luzatzeko aukera izan da.
- Ondoren, Iban Barrutiak, ASIRren Hardware-ko irakasleak, demo bat antolatu zuen Hardware laborategian, bertan Arizmendiko ikasleek ariketa bat egiteko aukera izan dutelarik.
- ASIR-Sareko Informatika Sistemen Administrazioko ikasleek ere partu dute bisita honetan. Itziar Perez , ASIR 1. mailako tutorearen laguntzarekin, erronkaren inguruan aritu dira, eta Asier Lekuonak, ASIR 1. mailako ikasleak, aurten egindako erronkaren aurkezpena egin eta garapena azaldu du.
- 2. mailako Asier Diaz, Aitor Miguelez eta Unai Azkarate ikasleak ere on-line eran konektatzeko aukera izan duten. Hauek ere erronkan garatutako sare soluzio teknologikoak erakutsi dituzte.
- Jarraitzeko, Gaizka Bellido (ASIR 2. mailako tutorea) eta Oier Perez de Arenaza eta Lierni Anduaga (ASIR 2. mailako ikasleak) goi mailako zikloan egindako azken erronkaren inguruan ere aurkezpenak egin dituzte, Arizmendiko ikasleak hobeto ulertzeko orain egiten dutenerekiko ze konpetentzia gehiago lortu ahal ditzaketen goi mailako zikloarekiko apustua eginez gero.
- Bisitarekin amaitzeko, Urko Sueirok, Automatizazio eta Robotika Industrialeko tutoreak, ziklo honi buruzko azalpen orokor batzuk eman zituen eta ikasturte amaieran landutako azken erronkaren emaitzak erakutsi zizkien.