MGEP Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Mekatronika industriala GMHZ Goi mailako heziketa zikloko 2.mailako ikaslea den Andoni Azkarate ziklista, txirrindularia da eta bere entrenamenduak, konpetizioak ikasketekin ondo uztartzeko. proiektu berezi batean parte hartzen ari da aurten.
Ziklismoari eta ziklisten bizitzari oraindik sakon lotuta dagoen Igor Gonzalez de Galdeano ziklista ohiak sinesmen handia du ziklistek duten hainbat ezaugarri balio handikoak izan daitezkeela enpresatan. Hori dela eta, KIROLIFE erakundea eta Machining meets Cycling by CERATIZIT proiektuaren arduradun bezala, ilusioz beterik dabil ziklista profesionalek ikasketak. kirol prestakuntzak eta konpetizioak batera uztartu dezaten,
Horrela, Andoni Azkarate EKIDEn ari da 3 hilabetez Lan prestakuntza praktikak egiten (Formación en Centros de Trabajo edo FCT praktikak) elementu mekanikoen muntan. Bere instruktoreaEKIDEn Fernando Beasain da eta MGEPeko tutore akademikoa Felix Zugasti, azken hau ere ziklista izandakoa ;-D
Epe laburrean DUAL programari lotutako praktikak kudeatzeko asmotan gabiltza, gogotsu, badugu eta ziklista diren ikasle gehiago.