Aitor Murgiondo Atxa, MGEPeko ikasle da. Mekatronika industrialo goi mailako heziketa zikloa ikasi du eta hau da bere testigantza:
Zergatik erabaki zenuen goi mailako zikloa ikastea?
Erdi mailako ziklo batetik etorri nintzen, mekanika eta elektrizitatea asko gustatzen zaidanez Mekatronika industriala Goi mailako zikloa egitea erabaki nuen.
Zergatik MGEP?
Arrasatekoa naiz. Horregatik Arrasaten ikastea erabaki nuen. Ordutegia oso ondo etortzen zitzaidan Mondragon Goi Eskola Politeknikotik gertu bizi naizelako. Bestetik, nahiz eta Arrasaten ikasi, beste herri batzuetako lagunak egin ditut bertan. Beraz, primeran.
Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?
Erronkek asko lagundu digute gauzak praktikan ipintzen eta baita talde lanean lan egiten. Azken erronka fresagilu bat martxan ipintzea izan da eta oso interesgarria iruditu zait, bai elektrizatea eta bai mekanikako atalak landu ditugulako.
Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?
Esperientzia oso ona izan da. Pozik nago.
Mondragon goi eskola politeknikoan (MGEP) bertan egiten ari naiz nire
DUAL formakuntza, bertako ikerketako laborategietan makinen mantenimendua egiten dut, prebentiboak eta korrektiboak. Oso gustora ari naiz, bertako jendearekin hasieratik harreman ona izan dut, hasieratik jaso dut laguntza, enpresako instruktorea nirekin egoten da laguntzen, eta egin beharrekoak azaltzen. Egunero gauza berriak erakutsi dizkidate, eta uneoro daude lan berriak egiteko eta gehienetan gustura egiten ditudan lanak dira.
Enpresa honetan eginiko lanean, zikloan ikasitakoa erabili duzu?
Klasean landutako gai asko enpresan praktikan ipini ditut, (makina baten kuadro elektrikoa egiten, rodamentuak aldatzen, makinak erabiltzen….) Beraz bai, ikasten ari naizen zikloarekin ondo lerrokatu da DUALa.
Inpresioak zure lehenengo lan-esperientzia izan eta gero: zer espero zenuen eta nolakoa da?
Lan esperientzia ona izan da eta asko ikasi dudala uste dut.
Orain daukazu ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako?
Ikasturte hau bukatzen dudanean, lan mundura sartzea nahiko nuke.
DUALean, zelan zure esperientzia? ikasi+lana?
Ez zait gogorra iruditu ikasketak eta lana aurrera eramatea, nik animatuko nuke
DUALa egitera, gainera ikasketei etekin gehiago ateratzen zaiela esango nuke.