Iker Macias, MGEPeko Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi mailako zikloko 2.mailako ikaslea da eta bere testigantza utzi digu:
Zergatik hasi zinen ASIR goi mailako heziketa zikloan?
Batxilergoa amaitzerakoan ez neukan ziur zer ikasi nahi nuen. Baina informatika pixka bat gustuko nuenez ASIR eko goi mailako zikloa egitea erabaki nuen.
Zergatik MGEP?
MGEPen ikastea erabaki nuen, zeren eta ate irekietan ikusi nuen MGEP eskaintzen zituen instalazioak oso onak zirela eta zikloa oso ondo egituratuta zegoelako. Ni Durangokoa naiz, eta ordutegiekin nahiko ondo konpondu izan naiz bi ikasturteetan zehar. Hala ere, gidatzeko karneta izatea eta autoz MGEPera etortzea errezagoa egin zait autobusez etortzea baino. Ikaskideekin giro oso ona egon da ikasturte bi hauetan zehar, denok informatika genuen gustuko, beraz, zaletasun hori partekatu dugu. Lan giroa oso ona izan da baita ere eta denok prest egon gara gure artean elkarri laguntzeko.
Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue.Zer nolako erronkak egin dituzue?
Taldeetan egin ditugun erronkak oso praktikoak eta interesgarriak izan dira. Hiruhilabeteetan zehar ikasi duguna praktikan jartzea asko lagundu dit hainbat informatikako arloetan konpetenteagoa izateko.
Niretzat esperientzia hau era oso positiboan baloratuko nuke, indibidualki ikasgai bakoitzean ikasten duzuna proiektu baten bateratzea oso baliagarria egiten da.
Zu ikasle DUALa izan zara, non egin duzu eta nolakoa izan da zure esperientzia?
Formakuntza DUALa izan da hasieratik nire helburua, eta bai, formakuntza DUALa egitea lortu dut, INYCOM enpresan. INYCOM bitartez Mondragon Unibertsitateko Goi eskola politeknikoko informazio sistemako sailean nago momento honetan lanean.
Hasiera batean, enpresaren funtzionaltasuna ezagutzeko eta honen IKT azpiegitura ezagutzeko egin behar izan ditudan lanak nahiko mekanikoak izan ziren. Hau da, hainbat IKT konponketa/zeregin iristen ziren, horiek ulertzea, erantzun tekniko bat definitzea, burutzea eta, ondoren, martxan jartzea ziren batipat nire ardurak. Hasieran egin behar izan nuen lanetako bat izan zen adibidez sare-puntuen inbentarioa. Covid delakoagatik jende askok ikasgelara birtualki konektatzeko beharra zuenez, ezinbestekoa zen irakasleek interneterako konexio on bat izatea. Horri esker enpresaren sarearen azpiegituraren funtzionamendua ikasi nuen. Gainera, sare-puntuen altak nola eman ikasi nuen, nola inbentariatu eta hauek konfiguratu ere. Aurrerago, enpresari buruzko ezagutza handiagoa lortu nuenean, web-garapenera bideratutako lanak egiten hasi nintzen. Egin dudan lanetako bat
jantokietako web-aplikazio bat konfiguratzea izan da, ikasgeletako eta talde-lanerako geletako erreserbak kudeatzeko. Horrekin batera, intranetean aplikazioa ezartzeko prozesua ikasi dut.
Oso eroso sentitu naiz enpresan hasiera-hasieratik. Dena xehetasun handiz azaldu didate beti, laguntza eskaini didate, eta zalantzaren bat izan dudanean ere lagundu didate. Era berean, nolabaiteko independentzia eman didate zeregin batzuk egiterakoan, neure kabuz ahalik eta gehien ikasten saia nendin. Ez nuen planing espezifikorik egunero egin behar nuenagatik. Astean zehar gauza desberdinak nituen egiteko, eta nik autokudeaketa egiten nuen zer ordutan egin behar nuen lan hori.
Astero zerbait desberdina egiteko izaten dut beraz, ez dut tarterik aspertzeko!