Mondragon formación profesional

MGEP GMHZ Fabrikazio mekanikako diseinuko 2. mailako ikasleen Skateboard erronka (bideoa)

MGEPeko Goi Mailako Heziketa Zikloko 2. mailako Fabrikazio mekanikako diseinuko ikasleak, Skateboard erronka garatu dute. Erronka hau erabiltzaile konkretu batzuentzako skateboard baten diseinu, fabrikazio eta muntaia egitean datza.

Card

Skateboard honen erabiltzaileak umeak eta profesionalak izango direnez, merkatu analisi bat egin behar izan dute gure ikasleek, bakoitzarentzako diseinu apropos bat diseinatu ahal izateko. Dimentsio maximoak 400×600 (mm) izan dira eta erabilitako materiala hurrengoa izan da: Skateboard-a, kortxoa, karbono zuntzak, errexina, pur plaka, aluminioa, 3D inpresorako materiala…

Erronka aurrera eramateko 4 modulutan banatu da lana:

Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua

Hasiera batean Truck-aren 3D SolidWorks programan garatu eta hau lortzeko kalkuluak egin (T eta soportea). Truck-aren areko moldeak eta modeloak NX-ekin diseinatu eta modeloak 3D inprimagailuan inprimatu.

Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua

Ondoren, erabiltzaileen merkatu analisia egin, diseinu berrirako aukerak egin eta egokiena aukeratu. Taularen 3D SolidWorks programan garatu eta moldeak diseinatu ondoren taularen moldeak CAM programan egiteko. Azkenik taularen moldeak mekanizatu eta taularen fabrikazio prozesua egin.

Card

Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua

Hirugarren atalean, patinetea muntatzeko beharrezkoak diren elementu komertzialen analisi eta erosketa eginda, produktu bukatuaren muntaia egin.

Card

Ingeles teknikoa

Bukatzeko laugarren atalean, azken txosteneko laburpena ingelesez egin da.

Honetaz gain, lan osoaren txosten teknikoa, salmenta posterra, erronka osoan jarraitutako prozesu guztietako bideoa eta aurkezpen bat entregatu. Azkenik, proiektuaren aurkezpena eta defentsa egin.

Card

Guztira 156 ordu egon dira lanean eta hemen uzten dizuegu erronkaren prozesu osoa hurrengo bideoan:

Erronka: Skateboard baten diseinu, fabrikazi eta muntaia

 

 

Exit mobile version