MGEPeko goi mailako heziketa zikloko 2 proiektu Siemens prototipoen 12. lehiaketan 10 onenen artean (bideoak)
MGEP Goi mailako heziketa zikloko Automatizazio eta Robotika Industrialeko 2 proiektu SIEMENSeko prototipoen lehiaketan semifinalistak geratu dira, hau da, aurreneko 10 proiektu onenen artean.
Zorioooonak 2 taldekideei ! Hau marka! Sekulako lorpena da lortutakoa!!
10 onenen zerrendan sartu dira bi proiektuak. Orain kanpo-epaileek erabakiko dute zein diren 10 hauetatik 3 proiekturik onenak eta ekainaren 29an ospatuko da sari banaketa.
Urtero bezala, Siemens-ek, “12. Siemens prototipoen lehiaketa aurkeztu du”. Lehiaketa honen lehenego fasean, ikastetxe bakoitzak bere produktuaren bideoa egin behar izan du Maiatzak 14a baino lehen. Ondoren, Siemens-eko epaileek, 10 proiektu onenak aukeratu dituzte.

Lehengo urtean covid19-aren egoera zela eta, bertan behera utzi zen 19-20 lehiaketa eta aurten bi lehiaketak batera egin dira. Beraz, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa bere goi mailako heziketa zikloko Automatizazio eta Robotika Industrialeko espezialitateko ikasleekin 2 proiekturekin aurkeztu da, 19-20 ikasturtean hasitakoa eta 20-21 ikasturtean garatutakoa. Hurrengoak izan dira proiektuak:
1 proiektua: “Beroan dagoen aluminioaren injektore bat egokitu”

Proiektu honen helburua, teknologia zaharkitu bat daukan makina baten birmoldatzea izan da eta hurrengo ikasleak izan dira partaide Asier Azurmendi Urteaga tutore izan dutelarik: Miguel Fernández Fuentes, Sergio Miguel Sainz eta Marcos Familiar Baena, hirurak Automatizazio eta Robotika Industrialeko Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleak.

2 proiektua: “Web orri batetik, IoT-n oinarrituta dagoen trazabilitatezko produktu baten klasifikazio sistema”

Bigarrren proiektu honetan, Jon Carballo Vadillo, Ander Colmenares Amutio eta Maria Hernández Beltrán de Guevara izan dira parte-hartzaileak, eta Josu Arce San Vicente izan da hauen tutorea.

Aurten kanpo-epaileek erabakiko ere parte hartuko dute proiektuen azterketan. Ekainak 29ra itxoingo dugu, esperantza handiak ditugu. Lan bikaina egin da!!! Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) 6 aldiz parte hartu du Siemens lehiaketako 5 ediziotan, eta 6etan finalista gelditu da.
Zorte on bi taldeei!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu