Mondragon formación profesional

Román Ferrer, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ikasle DUALaren testigantza

Román Ferrer García, Fabrikazio Mekanikako Produkzioaren Programazioko ikasle da, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan. Hona hemen egin diogun elkarrizketa:

Zergatik aukeratu zenuen titulazio hau?

Batez ere duen irteera profesionalagatik. Gainera, Euskal Herrian enpresa asko daude fabrikazio mekanikoarekin zer ikusi handia dutenak, eta batez ere Debagoienean. MGEP-n ikastea erabaki nuen ate irekien jardunaldi baten ondoren. Lanbide heziketako programak eta instalazioek konbentzitu ninduten. Gainera, bertan ikasitako familiarteko batzuen erreferentzia onak nituen eta egia esan, ez nuen zalantza  handirik izan.

Zein enpresatan zaude DUAL-a egiten ?

Nire prestakuntza DUAL-a ULMA Packaging-en egiten ari naiz. ULMA Packaging-ek talentu, kalitate eta etengabeko hobekuntzagatik egiten du apustu, beraz nire praktikak bertan egitea eskeini zidatenean asko poztu nintzen. Eguneroko esperientzia oso positiboa ari da izaten, gaitasun handiko langileak dira eta egunero ikasten dut beraiekin elkarlanean.

Zer azpimarratuko zenuen ikasi duzula enpresan?

Ikuspuntu industrial batetik hain garrantzitsua den kalitatea, produkzio prosezuen hobekuntza eta berrikuntzarekiko apustua. Bestealde ikuspuntu pertsonal batetik talde lanaren garrantzia, gero produkzioaren hobekuntzan guztiz eragiten duena.

Ikasi duzun zikloak hasieran zuen idearen berdina izan da (Eskolako  ekintzak + praktikak)?

Bai. MGEP-tik azpimagarriena, neureganatu ditudan zeharkako gaitasunak dira, eta baita ere bereziki lotura pertsonal eta profesionalak. Enpresako praktikek soberan gainditzen dute nik buruan neuzkan ideiak, ikaskuntza jarraia delako, eta horrek profesionalki aurrera egitea ahalbidetzen dit egunero, hasieran MGEP-n neureganatutako jakintzetatik.

Exit mobile version