Nola ezarri berrikuntzak Gipuzkoako enpresatan Lanbide Heziketa Dual proiektuen bitartez? hau izan da “Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema Lanbide Heziketa Dualarenbidez hobetzeko ikerketa proiektua“-k luzatzen zuen galderetariko bat.
Proiektuaren helburua Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagun dezakeelakoan. Proiektu pilotuan Gipuzkoako HETELeko ikastetxetako 9 enpresak eta Lanbide Heziketako 9 ikaslek hartu dute parte eta horietako bakoitzak erantzun behar izan dio prestakuntza duala egiten ari ziren enpresen benetako erronkari: Atten2-Advance monitoring technologies; RN Mecanizados, Ikaslan Fundazioa, Electricidad Industrial Loatzo, orialki, Thyssenkrupp Elevator Manufacturing, Jegan, Fagor Automation eta Fundazio Matia.
Garrantzitsua izan da baita ere emakume euskaldunak parte hartzea: erronkako ikasle, tutore edo/a arduradunak.
Ekainak 28an proiektu honetan izandako esperientzia hedapen ekitaldia burutu zen online eran. Proiektua Gipuzkoa Foru Aldundiak babestu du eta HETELetik zuzendu da. Gipuzkoako Heziketa Zikloko 9 heziketa zikloko zentroak parte hartu dute, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa horietako bat izan delarik.
Honakoa izan da egitaraua:
10:00 Sarrera Inicio (Julen Elgeta, HETELen lehendakaria)
10:05 Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurkezpena (Joseba Amundarain eta Nagore Manzano, Gipuzkoako Foru Aldundia)
10:20 Erabilitako metodologiaren aurrekariak Antecedentes de la metodología empleada (Manu Agirre, La Salle Berrozpe Ikastetxea)
10:30 Proiektuaren helburuak eta deskribapena Objetivos y descripción del Proyecto (Yolanda Germán, HETELen proiektuaren arduraduna)
10:40 Enpresa batzuen iritziak erronkak nola garatu diren (3 enpresen esperientziak, Fagor automation,Orialki eta jegan)
11:15 Proiektu pilotuaren ondorio garrantzitsuenak Principales conclusiones del proyecto (Julen Elgeta, HETELen presidentea)
11:30 Itxiera Cierre
Gipuzkoako Foru Aldundiako ordezkaria Joseba Amundarain izan da eta proiektuaren Foru aldundiaren konpromisoa azpimarratu du pertsona eta lurraldearekiko, pertsonaren alduntzea hain garrantzitsua izanik, proiektua esanguratsua dela adierazi du bai hezkuntza (heziketa zikloak), enpresak eta pertsonak biltzen dituelako.
La Salle Berrozpe Ikastetxeko Manu Agirre izan da proiektuan metodologiaren irakaslea eta berak egin du proiektu osoan zehar gidari lana. Argazkian ETHAZI metodologia azaltzen.
- Gorka Aretxaga, MGEP Goi mailako Heziketa zikloak (GMHZ) koordinatzailea
- Osane Lizarralde, MGEP GMHZ Praktiken koordinatzaile eta proiektuaren arduraduna MGEPen
- Eneritz Irastorza, Fagor AUTOMATIONeko pertsona arduraduna, eta proiektuaren arduraduna bertan
- Maider Rodrigo, MGEP GMHZ Automatizazio eta Robotika industrialeko ikaslea, DUALa burutu duena Fagor AUTOMATION enpresan eta erronka bertan burutu duena.
- Haritz Anduaga izan da Maider Rodrigoren zuzendaria enpresan eta Jon Ormaetxea Dual tutore akademikoa, MGEP GMHZ Automatizazio eta Robotika industrialeko irakaslea .
Fagor Automationen Maider Rodrigok proiektuan egindako lana hobeto ezagutzeko, hemen informazio gehiago. bertan ikusi daiteke egindako bideoa ere.
Amaieran Yolanda Germanek, HETELen proiektuaren arduraduna eta Julen Elgetak , HETELeko lehendakariak, proiektuan egindako neurketen emaitzak azaldu dituzte. Emaitza positiboak bai ikasleen aldetik eta baita ere, enpresen aldetik.