Mondragon formación profesional

Iker Lara, MGEPeko Goi Mailako Heziketa Zikloko Diseinuko ikaslearen testigantza

Iker Lara, MGEPeko goi mailako heziketa zikloko, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikaslea da eta hona hemen bere testigantza:

Zergatik aukeratu zenuen Fabrikazio Mekanikoko Diseinua egitea?

Batxilergoa bukatu ostean konbentzituta nengoan diseinuarekin zer ikusia zuen zerbait egin nahi nuela. Ate irekietara etortzerakoan fabrikazio mekanikoko ikaslea izan nahi nuela baieztatu zen. Betidanik SolidWorks/AutoCad eta horrelako programak gustuko nitulako.

Zergatik MGEP

Zentruak fama ona duenez, MGEP-era etortzea erabaki zuen. Gainera, hainbat lagun hona etorri behar ziren.

Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue.Zer nolako erronkak egin ituzue?

1. Mailan Zilindro neumatikoaren erronka egin genuen eta kurtso amaieran Plastiko birrintzailearen erronka, baina hau paperean gelditu zen ezer fabrikatu gabe COVID19-ak eragindako konfinamenduaren eraginez.
2. mailan, Dassault-eko 3DExperienceek eskaintzen duen entorno kolaboratiboa erabiliz, CATIA-rekin plastikoa injektatzeko injektora baten diseinua egin genuen. Eta azken erronkan, Skateboard bat diseinatu eta fabrikatu dugu.
Aurten gainera klasean ikasleon ardurapean 3D inpresorak izan ditugu eta batxilergoan ere zerbait erabilita nengoenez, jo eta su izan ditugu denbora osoa, bai klaseko piezak inprimatzeko zein gure gauzak inprimatzeko. Beste titulazioetako ikasleek ere, beraien erronketarako piezak inprimatzeko ekartzen zizkiguten.

Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?

Esperientzia oso ona izan da klasekoekin lana egitea. Fabrikazio mekanikoari buruz ezagutza asko lortu ditut.

Non izan zara FCTean?

Orgaiztegiko CEG (Construcciones Eléctricas Gipuzkoa) enpresan nago, diseinuko departamenduan martxoak 8-tik. Egia esan lankideen harrera oso ona izan zen (empresa erakutsi eta lankideak aurkeztu zizkidan), guztiak laguntzeko prest daude, eta oso gustora nago. Edozein zalantza galdetu eta beti erantzuten didate.

Zer egiten duzu enpresan?

Delineante bezala ari naiz lanean. (Planoak eta 3D-ak retokatzen klasean ikusi dugun SolidWorks-ekin).

Zer ikasi duzu enpresan?

Norberaren lana ondo ez bada egiten, ez da produktua aurrera ateratzen. Azkenean kate moduko bat da, kate-maila batek kale egiten badu prozesu guztia pikutara joaten da. Norberaren garrantzia ikustea lortu dut. Enpresan hasi nintzenean, beldur pixkat nuen, nola erantzungo nuen, agindutako lanak betetzeko gai izango nintzen… baina denon laguntzarekin dena askoz errazagoa da. Orain, enpresa batean “sartze” prozesuari beldurra ere galdu diot.

Enpresa horretan eginiko lanean, zikloan ikasitakoa erabili duzu?

SolidWorks programa asko erabili dut, egunero. Planoak nahiz multzoak egiteko.

Inpresioak zure lehenengo lan-esperientzia izan eta gero: zer espero zenuen eta nolakoa da?

Nire lehen esperientzia izanda, lan mundua espero baino gogorragoa dela ikusi dut, baita, gogoko duzun zerbaitetan lan egitea oso garrantzitsua dela ikasi dut.

Bete al du zikloak (ikasketak+praktikak) zure gogoa zer egin hausnartzen ari zinenekoa?

Bai, espektatibak bete ditu.

Orain daukazu ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako?

Gaur egun Covid egoerarekin lan munduan geratzea oso zaila da beraz, aukerarik ez badago beste Lanbide Heziketako ziklo bat egitea gustatuko litzaidake.

Exit mobile version