Mondragon formación profesional

Joselyn Ganchozoren testigantza, MGEPeko Fabrikazio mekanikoko diseinuko DUAL ikaslea Ekiden

Joselyn Ganchozo (Aretxabaleta), MGEP-eko GMHZko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko 2. mailako ikaslea da. Hona hemen bere testigantza:

Zergatik aukeratu zenuen goi mailako ziklo hau?

Batxilergoa bukatu nuen eta galduta nengoen. Ingeniaritza informatikak atentzioa deitzen zidan eta Informatikako Gradua ikasten hasi nintzen MU-n. Baina aurrera ez segi  eta ziklo bat egitea erabaki nuen. Informatikarekin erlazionatutako ziklorik ez nuen nahi eta batxilergo teknologikoa egin nuenez. diseinuko goi mailako zikloa egitea erabaki nuen. Ate irekietara ezin izan nuen joan baina Gorka Aretxagarekin, Lanbide Heziketako zikloko koordinatzailearekin egon nintzen eta berak orientatu zidan diseinuko zikloa aukeratzera.

Zergatik MGEP?

Gertutasunagatik, Aretxabaleta ondoan dagoelako. Fama ona duelako.
Informatikako Gradua egitean ondo moldatu nintzen ikaskideekin, baina jende asko eta nire “profilagatik” (informatika ez nuela oso gustukoa ikusi nuen) ez nintzen guztiz integratuta sentitu. Orain berriz goi mailako zikloan, kanpoko jendea ere izan dugu klasean, baina nire profila edo estiloarekin gertuago zeudenez, erosoago sentitu naiz eta ikasle gutxi ginenez ere, oso giro ona sortu da gure artean.

Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarenkin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?

1. Mailan Zilindro neumatikoaren erronka egin genuen eta kurtso amaieran Plastiko birrintzailearen erronka, baina hau paperean gelditu zen ezer fabrikatu gabe COVID19-ak eragindako konfinamenduaren eraginez.
2. mailan, Dassault-eko 3DExperience-ek eskaintzen duen eremu kolaboratiboa erabiliz, CATIA-rekin plastikoa injektatzeko injektora baten diseinua egin, molde bat diseinatu eta ekoiztu eta probak egin genituen. Eta azken erronkan, Skateboard bat diseinatu eta ekoiztu dugu.

Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?

Esperientzia ona izan da. Nire burua gustura ikusi dut ikasten ari nintzenarekin eta etorkizunari begira diseinuan gehiago espezializatu nahiko nuke.

DUAL formakuntza programa aukeratu zenuen, zer esan dezakezu?

EKIDE GROUP S.L.-n nago DUAL-a egiten, Ingeniaritza eta Fabrikazioko negozioan lanean 2020-ko irailetik.
NX programarekin egiten dut lan gehienbat diseinu teknikari bezala: 3D-ko piezen diseinuak, zuzenketak, aldaketak, piezen zerrenda, eta 2D planoak gero ekoizteko.
Bulegoko giroa oso ona da eta edozein zalantza daukadanean, edonori galdetu eta beti laguntzeko prest daude.

EKIDEn Ingeniaritza eta Fabrikazioko negozioan, bezeroak 3D-ko diseinua ematen digu eta guk hobetu egiten dugu fabrikazioari begira errezagoa eta merkeagoa izateko. Azkenik hornitzaileei bidaltzen dizkiegu behar ditugun material  zerrendak eta diseinuak prototipoak eta hasierako serieak egiteko.

Nik neu Diseinu teknikari bezala lanean ari naizela esan daiteke.

Zer ikasi duzu enpresan?

Norberaren lana ondo ez bada egiten, ez dala produktua aurrera ateratzen. Nire lanak, besteen lanetan du eragina, beraz, lantalde hori ondo mantendu eta moldatu behar da.

Enpresa horretan eginiko lanean, zikloan ikasitakoa erabili duzu?

Txapazko eta Plastikozko piezen diseinu eta berdiseinuekin ibili naiz batez ere, 2. mailan ikusi ditugun moduluekin dauka gehienbat erlazioa. Eta NX ere klasean zerbait eman dugu (batez ere SolidWorks-ekin egiten dugu lan klasean) baina hemen askoz gehiago sakondu dut.

Inpresioak zure lehenengo lan-esperientzia izan eta gero: zer espero zenuen, eta nolakoa da?

Nire lehenengo lan esperientzia izaten ari da. Hasieran enpresan ondo ez integratzeko eta galduta sentitzeko beldurra nuen, baina errealitatean guztiz kontrakoa gertatu da. Lankideen artean komunikazio ona eramaten bada, lanean eroso sentitzen zara.

Bete al du zikloak (ikasketa+praktikak) zure gogoa?

Bai, nire hasierako espektatibak guztiz bete ditu oraingo zikloak. Gainera, Industria diseinu eta produktu garapeneko Ingeniaritzako gradua ikasten jarraitu nahi dut, diseinu munduan gehiago espezializatzeko.

DUAL-ean, zelan zure esperientzia, ikasi+lana?

Ikasten eta lanean egon naizenean, ez dut estututa egon naizen sentsaziorik, baina etorkizunean Graduan ikasten eta lanean banago, esfortzu gehiago egin beharko dut, baina gogoz nagoenez, DUAL  modalitate honetan jarraitzea gustatuko litzaidake.

Exit mobile version