Unai Sajeras, MGEP Sareko Informatika Sistemen Administrazioko ikaslearen testigantza (ASIR)


Gaur, Unai Sajeras-en testigantza dakarkizuegu. Unai, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Sareko Informatika Sistemen Administrazioko (ASIR) goi mailako heziketa zikloko ikaslea da.

Zergatik aukeratu zenuen MGEP  zure Informatikako ikasketak burutzeko?

Ni, Eskoriatzan bizi naiz eta etxetik gertu zegoelako erabaki nuen batipat.  Aurretik erdi mailako Heziketa zikloa Arizmendi ikastolan Arrasaten ikasita nentorren, eta aukera naturala iruditu zitzaidan.   Eta pozik nago, bertan toki desberdinetako eta ibilbide desberdinetako jende bildu gara eta ondo. Jende berria ezagutu dut, giro oso ona izan dugu klasean eta baita klasetik kanpo, bai lana egiteko eta bai gainontzeko kontuetarako.

Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer izan da zuretzat erronketan lana egitea?

Taldeko lanak egin ditugu, egoera desberdinetan garapen teknologikoak erresolbitzeko baina gehienetan erronka pentsatu eta prestatu egiten genuen. Gehienetan talde lanean, gero garapena burutu eta ondoren, aztertu prozesua, emaitzak, hartutako erabakiak eta dokumentazioa prestatu behar izaten genuen, horrek ere garrantzia izan ohi du. 2 ikasturtetan egin ditugu mota desberdinetako erronkak, orokorrean ematen ari ginen ikasgaiekin erlazionaturik.

Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?

Esperientzia ona izan da, etorkizunerako baliagarria izango dela uste dut.

DUALean aritu zara? Non eta ze lanak egiten.

Arizmendi ikastolako Informazio Sistemetako lantaldean aritu naiz urte betez DUALean. Han 4 bat pertsona desberdinek osatu dugu lantaldea, bertakoak eta enpresa hornitzaile batekoak. Denetatik egiten nuen enpresan, langile eta ikasleen ordenagailuak batu, hauek konpondu matxurak badituzte, gelak eta laborategiak prestatu, egokitu, IKT baliabideen eguneraketak eta mantentze lana. Egia esan, uneoro egon da zer egin, eta  gauza berri asko ikasi ditut.  Niretzat DUALa aukera ezin hobea izan da.

Zer ikasi duzu enpresan?

Beti gauzak txukun jartzea, dena dokumentatu, alde batetik zuretzat, egindako lanak  ez ahazteko, baina baita lan talde baten zaudenean, denon artean zerbitzu on bat eman ahal izateko.

Enpresa horretan eginiko lanak, zikloan ikasitakoarekin bat etorri dira?

Gauza batzuk bai, gehienetan sistema eragileekin egin behar izan ditudan lanetan. Baina gauza berriak ere suertatu zaizkit, eta gai izan naiz hauei ere erantzun egokia emateko. Azken finean, teknologia desberdinak daude, eta konponbideak bilatzeko gaitasuna ere lantzen dugu ikasketetan.

Orain daukazun ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako?

Beste goi mailako ziklo bat egingo dut informatikarekin lotuta, orain dauzkaten ezagutzak finkatzeko. Argi dut informatika gustukoa dudala, eta nahi dudan bidean nagoela sentitzen dut.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu