Mondragon formación profesional

Cristian Valenti, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko DUALeko ikaslearen testigantza

Cristian Valenti, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko DUAL programan dago Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko goi mailako heziketa zikloan. Hementxe bere testigantza:

Zergatik aukeratu zenuen titulazio hau?

Batxilergoa bukatu eta Arrasatera etorri nintzen Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa ikastera, gehienbat bere lan irteerengatik. Gainera nire famili-kide batek titulazio berdina ikasi du eta gomendatu zidan. MGEP aukeratu nuen izen handiko ikastetxe bat dela pentsatzen dudalako, industrian esperientzia asko dauka eta enpresa askorekin erlazio ona, beraz lan irteera onak ditu. Erreferentzia oso onak nituen.

DUALean zabiltz, baina non? zer nolako eragina izan du zugan? zer moduzko harrera egin dizute enpresan?

DUAL formakuntza Mondragon Unibertsitatean egin dut, ikerketako talde batean, polimero eta konposatuen laborategian zehatz-mehatz. Laborategian, fabrikazioen teknologia berriak ikusi ditut, ezagutzen ez nituen prozesuen ezagutza berriak. I+D taldean oso tratu ona eman didate, behar izan dutenean lagundu didate.

Zer nabarmenduko zenuke MGEPeko DUAL formakuntzan ikasi duzun guztitik?

MGEPen lan taldean aritzea ikasi dut eta honen garrantzia lanak aurrera ateratzeko eta metodologia ezberdinak lantzeko. Gainera, konpositeen laborategian fabrikazio metodoak ikastea azpimarratuko nuke.

Inpresioak zure lehenengo lan-esperientzia izan eta gero: zer espero zenuen, eta nolakoa da?

Ikasitako zikloa oso orokorra da, ez da mekanizatuan bakarrik zentratzen, beraz, MGEPek nik uste nuena eta DUAL esperientza guztiz asetu ditu. DUAL formakuntza eginez, ezagutzen ez nituen teknologiekin laenan ibili naiz eta honek konfiantza ematen dit sekzio berrietan lanean hasterako orduan.

DUAL formakuntza gomendatzen duzu?

DUALak denbora libre kentzen dizu, noski, esfortzu extra bat da baina oso aukera ona da lan munduan nola lan egiten den konturatzeko. Honek, lan-etorkizunerako prestatzen izugarri laguntzen zaitu. Eta guztiz gomendagarria da, nik behintzat aukera aprobetxatu behar dela uste dut!

 

Exit mobile version