ASIR informatikako 1. mailako ikasleek Erronka 0 garatu dute (ikusi bideoa)


21-22 ikasturteari hasiera emateko, MGEPeko Sareko Informatika Sistemen Administrazioko 1. mailako ikasleek, ikasturte hasierako erronka burutu dute, erronkan oinarritutako gure hezkuntza eredua era praktiko eta eraginkorrenean ezagutu eta barneratzeko.

Erronka honen helburua, ikasleak beraien artean lan taldean aritzea eta denbora epe baten barruan erronka bat burutzea da.  Kasu honetan, pasta, haria, goraizak eta zelo-papera erabiliz, ahalik eta dorre altuena egitea izan da, gainera, dorre honek hodei bat mantendu behar izan du egituraren puntarik altuenean. Erronka honek 18 minutu iraun ditu eta egiturarik altuena izan da irabazlea.

ASIR 1.mailako ikasleak arreta guztiarekin arauak ulertzen

Erronkarekin hasi aurretik, pausu batzuk eman behar izan dituzte ikasleek. Hasiera batean, erronka ulertu behar izan dute, hau da, jakin zein den helburua eta helburu horretara iristeko arauak. Ondoren, talde bakoitza identifikatzeko, taldearentzat izen bat sortu behar izan dute. Honez gain, pentsatu eta aztertu behar izan dute erronka nola gainditu, eta erronka egiteko prototipoak marraztu dituzte paperetan, hau da, diseinuaren aurreneko krokis edo eskemak egin. Behin bukatuta, erabaki bat hartudiseinu onena aukeratu eta eraikintza lanarekin hasi dira. 18 minutu izan dituzte, erronka bukatzeko, eta era askotako emaitzak izan dira, dorre batzuk tente mantendu dira eta beste batzuk ordea erori.

Bigarren aukera bat eman zaie ikasleei egindako lanaren erreflexioa egiteko eta emaitza hobetzen saiatzeko. Oraingoan, dorre gehiago mantendu dira tente mahai gainean, baina irabazle bakar bat egon da.

Ikasle irabazleak, beraien sariekin.

Hurrengo bideoan  ikus ditzakezu ASIR ikasleak Erronka 0-an lanean:

ASIReko ikasleen lehen erronka (2020-2021)

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu