Ulma Packagingek Hetel enpresa saria 2021 batu du
Ulma Packagingek Hetel enpresa saria 2021 batu du, Ulma Packagingeko lehendakaria den Lander Diaz de Gereñuk hain zuzen, eta argazkian ikusi dezakegun bezala, saria Mondragon Goi Eskolako Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) koordinatzailea den Gorka Aretxaga eta HETELeko lehendakiari den Julen Elgetaren eskutik batu izan zuen.
PREMIO HETEL SARIA 2021
HETELek Haizea Wind, Ulma Packaging eta Julia Liberal enpresaria saritu ditu Lanbide Heziketa inklusiboarekin duten konpromisoagatik
Ekitaldia Bilbon ospatu zen, 2021eko azaroaren 2an. HETELek, Euskadiko Lanbide Heziketako Abantean Ikastetxeen Elkarteak (27 ikastetxe eta 10.000 ikasle inguru biltzen ditu), HETEL Sariaren VII. edizioa ospatu du gaur, bi urtean behin, “Lanbide Heziketa eta enpresa inklusiboa” lelopean. Ekitaldia Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatuaren ongietorri instituzionalarekin hasi da. Jarraian, Lorena Fernandezek Adimen Artifizialaren joerei buruz hitz egin du, baita zientzia eta teknologian emakumeen talentuaren beharrari buruz ere. Ondoren, bi mahai-inguru egin dira, bata emakumeei buruzkoa eta bestea inklusioari buruzkoa. Bertan izan dira Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Carolina Pérez Toledo Cebekeko presidentea eta BBK-ko Talentu eta Ekintzailetza arduraduna Oihane Aldayturriaga. HETELeko presidenteak hitza hartu du eta sariak eman dizkie sarituei, hauek eskerrak eman dutelarik. Ekitaldiari amaiera emateko, Jokin Bildarratz Hezkuntza kontseilaria izan da hizlari.
Ulma Packaging
Hetelek Ulma Packaging saritu du, langileek enpresan duten esperientzia zaintzen duelako. Julen Elgetak hitz hauek erabili ditu Ulma Packagingeko lehendakariari oltzara gerturatu dedin deitu baino lehen, “gure ikasle ohiak enpresan, ezagutzan, gaitasunetan eta, jakina, erantzukizunetan hazten ikusi ditugu, gogotsu eta kide izatearen sentimendua areagotuz”. Lanbide Heziketa Dualean oso inplikatuta dagoen enpresa da, eta erabateko lankidetza du inguruko lanbide-heziketako ikastetxeekin.
Urtero 50-90 pertsona berri prestatzen dira programa horien bidez, hitzaldiak ematen dituzte Lanbide Heziketako ikastetxeetan, haien etorkizuneko erronkak eta enpresan sortuko diren beharrak azaltzeko, eta modu aktiboan parte hartu zuten LHn emakumearen papera ikusarazteko eta bultzatzeko HETELek sustatutako LH aitzindariak ekimenean. Alde horretatik, ULMA taldeak berdintasun-plan bat du gai horretan sentsibilizatzeko, prestatzeko eta hobetzeko, konpromisoan aurrera egiteko. Eremu horretan ere diagnostikoa egina dute (emakume kopurua langileen artean, emakume horiek dauden lanpostuak, maila altu eta ertaineko lanpostuetan dauden emakumeen kopurua).
Haizea Wind Bilbao
Haizea Wind Bilbao enpresak Lanbide Heziketarekin duen lotura enpresa martxan jarri aurretik hasi zen.Lanbide Heziketako profilak zituzten 150 pertsona baino gehiago hautatu eta Bilboko Portuan jarduera berri bat jarri behar zuten martxan, onshore eta offshore aerosorgailuen dorreen garapenean zentratuta. Inguruaren garapen eta ongizatearekin zuen konpromisoa ez zen inguruko udalerrietako pertsonen kontratazio garrantzitsu baten ekintzan bakarrik geratu, baizik eta ikastetxeari berari proiektu bat planteatu zion zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonak prestatzeko, aurretik prestakuntza gutxi edo batere ez zutenak, lanpostu egonkorretan sartzeko, hala nola, ezkutuko arkuaren bidezko soldaduran, gainazalen tratamenduan edo muntaia elektromekanikoan.
Bestalde, Julia Liberalek harreman estua izan du Lanbide Heziketarekin bere ibilbide osoan. Urte askoan zehar, LHko ikastetxeetara joan da bere esperientzia lehen pertsonan kontatzera (Arabako lehen emakume soldatzailea izan zen), industria-arloan emakumeek duten zeregina balioetsiz eta genero-estereotipoak apurtzen saiatuz. Laneratzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen alde ere lan egin du, Enplegu Zentro Berezi bat sortuz eta martxan jarriz. Horri esker, desgaitasunen bat duten pertsonek aukera izan dute profesionalki garatzeko. Hamabi urtez, Arabako Emakume Profesionalen eta Enpresarien Elkartearen buru izan zen bitartean (AMPEA), Lanbide Heziketako ikastetxeekin lankidetza aktiboa izan zuen.
Zorionak guztiok, bereziki Ulma Packaging elkarlanean egiten jarritzen dugun ibilbideagatik eta gertuago sentitzen zaituztegulako!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu