Joseba Egaña, momentuan Fagor Industrialen lanean dago zibersegurtateko arduradun bezala.
Josebak, goi mailako heziketa zikloko Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (Informatika ASIR) ikasi zuen Mondragon Goi Eskola Politeknikoan y duela gutxi amaitu du MGEPekoa den Zibersegurtasun industrialeko Masterra.
Zibersegurtasuna da gaur egun heziketa zikloetako ikasleei gehien interesatzen zaien heziketa ibilbidea eta duela 2 urte zabaldu da goi mailako heziketa zikloko ikasleentzako masterra, gainera 5 urteko lan experientzia baldintza gabe. Honela, ASIR zikloa, Zibersergurtasun zikloa eta Zibersegurtasun Industrial masterra egitea ibilbide erakargarri baten bihurtzen da eta gainera gaur egungo lan merkatuan irteera dauka.
Joseba Egaña beteranoa da, baina bere eboluzioa gertutik ikusi nahi izan dugu Sareko Informatika Sistemen Administrazioa ikasi zuenetik Zibersegurtasun Industrial masterra bukatu arte.
Beste ikasle askok bezala, ikusiko duzue nola Joseba poliki poliki bere heziketa ibilbidea eraikitzen joan dela, eta hasieratik zer ikasi nahi zuen ez jakin arren, 2012 urtean informatigatik apustu egin zuen, enpresatan dagoen beharrengatik. Pausuz pausu pere profila osatu du, ERASMUS+ experientziarekin (Italian egindako praktikekin), bere programazio ezagutzak areagotuz bigarren goi mailako heziketa ziklo batekin (Plataforma anitzeko aplikazioen garapena) eta MGEPeko Zibersegurtasun masterra eginez DUAL formatuan Fagor Industrial bitartez.
Ikus dezagun hurrengo bideoan berekin izan dugun elkarrizketa: