Mondragon formación profesional

MGEPeko Mekatronika Industrialeko 2. mailako 2 ikasle emakumeen testigantza (ikusi bideoa)

Gaur Adela Aguirre (Gasteiz) eta Itxaso Atutxarekin (Durango) izan dugu elkarrizketa. Bi neska hauek MGEPeko Mekatronika Industrialeko 2. mailako ikasleak dira eta, emakumeak izanik, interesgarria iruditu zaigu beraien esperientzia gure txoko honetara ekartzea.

Adelak, Mekatronika Industriala egin aurretik, Ingurumen zientziak, Ingurumenarekin erlazionatutako master bat eta Irakaskuntza masterra egin zuen, gainera, arlo ezberdinetan lanean egon da ingurumen teknikari moduan baina askotan industriatik gertu zeuden lanak egin behar zituenean jakingura sorten zitzaion. Erronka modura, eta hutsune hau betetzeko asmoz Mekatronika Industrialeko  Goi Mailako Heziketa Zikloa egitea erabaki zuen.

Itxaso ordea, beste ibilbide batetik dator. DBH bukatu ondoren, Mantenketako Erdi Mailako ziklo bat egin zuen eta ERASMUS egiteko aukera izan zuen Irlandan. Covid-19-aren ondorioz praktika hauek motz egin zitzaizkion eta ikasten jarraitzea erabaki zuen. Kasu honetan familiak bultzatuta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan egitea erabaki zuen eta Mekatronika Industriala egitea izan zen gehien erakarri zion aukera

Herriz aldatzea gogorra egin zitzaion Itxasori, baina ikaskideen laguntzarekin klasera etortzea erraza egin zaio. Alde horretatik zein ikasketen aldetik oso gustura egon da.

Etorkizunerako, ordea, momentuz praktikak egin nahi ditu eta ondoren ez du argi lan munduan sartu edo beste heziketa ziklo bat egitea.

Ikusi ditzagun hemen zuzenean beraien testigantzak

Mekatronika industriala goi mailako zikloa- Emakumezko ikasleen testigantzak

Adela eta Itxaso ibilbide oso desberdinak baina iritzi berdina edo antzekoa behintzat agertu dute titulazioarekiko, pozik ikasketekin eta bizitako esperientziarekin.

Zorte on bikote, bai egun hauetan hasteko duzuen praktikaldiarekin (LH praktikak) eta baita etorkizunean!

 

 

 

Exit mobile version