Mondragon Goi Eskola Politeknikoko goi mailako heziketa zikloko Informatiko titulua, ASIR, Sareko informatika Sistemen administrazioko eta Automatizazio eta Robotika Industrialeko irakasle eta ikasleek harrera egin diete Arizmendi Ikastolako erdi mailako zikloko Mikroinformatikaren sistemak eta sareak tituluko ikasleei, eta bisita aprobetxatuz honako BIDEOA sortu dugu.
Prestatutako egitarau hau izan da:
- aurten ere COVID19 egoeraren eraginez, bisita ahalik eta mugikortasun gutxiagorekin egin da. Hasiera batean, Osane Lizarraldek, ASIR informatikako koordinatzaileak, harrera egin die. Lehenengo azalpenak eman ondoren, Asier Diosdadoren, MGEPen Sareak, zerbitzari eta IKT teknikaria lanetaz arduratzen denaren eskutik, MGEP-eko CPD, elektrogenoak eta tunelak ikusi ahal izan dituzte era birtualean.
- Osane Lizarraldek, MGEPeko ASIR, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko heziketa ziklo honen profil profesionala eta ondorioz lantzen diren konpetentzien inguruko azalpenak eman ditu. Tartea izan da gure hezkuntza ereduari sarrera txiki bat egiteko, praktika aukerak: Lan praktikak edo FCT, DUAL formakuntza programa eta Erasmus+ praktikak atzerrian. Azkenik, zikloaren antolaketaren inguruan galdera erantzunak luzatzeko aukera izan da.
- 2. mailko ASIReko ikasleek, beraiek garatutako erronkak erakutsi dizkiete, honela Arizmendiko ikasleek hobeto ulertu dute ze konpetentzia gehiago lortu ahal ditzaketen goi mailako zikloarekiko apustua eginez gero.
- Urko Sueirok, Automatizazio eta Robotika Industrialeko tutoreak, ziklo honi buruzko azalpen orokor batzuk eman zituen eta ikasturte amaieran landutako azken erronkaren emaitzak erakutsi zizkien.
- Amaitzeko, Iban Barrutiak, Hardware-eko irakasleak ariketa sorta bat antulatu ditu MGEPeko Hardware laborategian. Bertan erabili behar zituzten elementu guztien azalpenak eman ditu, eta gero erronka batzuk beraien esku utzi ditu.