Emakumeak eta Lanbide Heziketan: ez zaude bakarrik! ekitaldia


2022ko martxoaren 9-ean “Emakumeak lanbide heziketan: ez zaude bakarrik!” ekintza ospatu dugu  Mondragon Goi Eskola Politeknikoan. Bertan MGEPen Lanbide Heziketako ikasle, irakasle eta lankide bildu gara era hibrido batean (presentzialki batzuk eta beste batzuk telematikoki) emakumeen eta lanbide heziketaren arteko egoeraren inguruan ariketa bat egiteko.

Hasiera batean hainbat datu eman dira  2019-2020ko ikasturtean izandako emaitzekin; “Lanbide Heziketa egin zuten emakumeak, gizonak baino bi aldiz gutxiago ziren Euskal Autonomi Erkidegoan.” Oinarrizko Lanbide Heziketan 2,6 gizon emakume bakoitzeko, eta Goi-mailako Lanbide Heziketan 1,9 gizon emakume bakoitzeko.

Hasiera baten datua altua ematen du, baina industria arloan %10a baino gutxiagokoa da: Informatika eta komunikazioak, Fabrikazio mekanikoa, Elektrizitate eta elektronika eta Instalazioa eta mandantetze lanetan.

Gainera, Lanbide Heziketako langile kualifikatuen gabezia larria nabari da, horien artean  industriari lotutako profil teknikoak eta Informazio Teknologiaren (IT) eremuko profesionalak. Gabezia handia dagoen arloetan nesken presentzia  oso txikia da.
Jarraian azaltzen den taulan ikusi daiteke MGEPeko Lanbide-Heziketako eskaintzako tituluetan  neska-ikasleen  gabezia oraindik handiagoa dela.
Bilera, ariketa ezberdinez osatuta egon da, alde batetik bideo esanguratsuak ikusi ditugu ( bideo 1, bideo 2)  eta partaide guztien iritzia jaso da;  bestetik, hausnarketa txiki bat egin da, emakume eta Lanbide-Heziketaren arteko erlazioa aztertzeko, adibidez, “Zergatik ez dago neska gehiago Lanbide Heziketako arlo hauetan?” moduko galdereei bakoitzaren erantzunak partekatuz. Ideia batzuk bildu ditugu, joango garenak partekatzen, eta urtean zehar lantzeko konpromiso zehatzak ere hartu ditugu! konpromiso batzuk ere bai!
MGEPeko Lanbide heziketako emakumeen ordezkariak egin diogu 2022ko martxoak 8ari gure omenalditxoa. Lanean jarraitzeko asmoa dugu
Eta badugu zer egin ;-D

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu