Kirolife eta ATS ordezkariak MGEPeko Goi Mailako Heziketako ikasleekin (bideoa)


Igor González de Galdeano (ziklista ohia eta gaur egun Kirolife proiektuko zuzendaria) eta Angel Querejazu (ATS enpresako CAD aplikazioen ingeniaria) Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) izan dira 2022ko martxoan  Goi mailako heziketa zikloko  (GMHZ) Fabrikazio mekanikako diseinua eta Mekatronika industrialeko ikasleekin.
Hitzaldiak 3 zati izan ditu:
Igor González de Galdeanok Machining meets cycling egitasmoa deskribatu du,
eta balore eta zeharkako konpetentzien inguruan hitzaldia eman du, ikasleen interakzioa eta ikusmena lortuz.
Amaieran, Angel Querejazu (ATS enpresako CAD aplikazioen ingeniaria) industria 4.0-ren erronken inguruan aritu da, eta enpresan erabiltzen dituzten teknologia berriak azaldu ditu, horiengan kapazitatzeko motibazioa areagotu nahian. Edo, behintzat, ikasleengandik interes hori piztu nahaian, etorkizunera begira arreta jarri dezaten horiengan.
Hona hemen ikusgai MGEPen egindako bisitaren bideoa:
Amaieran ateratako famili argazkia:
MGEPen 3 ikasle dugu momentu honetan Goi mailako heziketa zikloa ikasten. Gelan horietako bat zegoen, Asier Azkarate Moreno hain zuzen, ekintzan parte aktibo hartu zuena. Igor Gonzalez de Galdeanok berarekin eta MGEPeko GMHZ praktikak kudeatzen dituen koordinatzaile den Osane Lizaralderekin ere argazki bat ateratzea nahi izan du.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu