Mondragon formación profesional

MGEP eko Goi mailako heziketa zikloak Debagoienako 2022ko GOIAZ AZOKAn

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko  Goi mailako heziketa zikloak   (GMHZ) Debagoienako 2022 urteko GOIAZ AZOKAn izan gara.

 Goi mailako heziketa zikloko   (GMHZ) titulu bakoitzeko  erronka adibide baten emaitzak eraman ditugu Garaiako gune orokorreko sarrerara: posterrak, bideoak eta prototipoak hain zuzen.
Egun eta erdiz hainbat ekintza izan dira, eta bailarako ikastetxetako hainbat taldek egin dute bisita: bai DBHeko gazteak, bai batxilergokoak, bai EPA-HHI koak eta nola ez, guraso, lagun, enpresako kide eta nahi izan duten guztiak.
Argazki batzuk bildu ditugu zuentzat:
Automatizazio eta robotika industriala tituloko irakasleak, gazteak atenditzen
 

Gurasoentzat adibiez hitzaldi bat antolatu da, eta bertan ikasle ohiak ere parte ahrtu dute presentzialki, eta telematikoki ere. Bertan  Mikel Uribesalgo GMHZ informatika ASIR ikasle ohia eta gaur egun Ingeniaritza Informatikako ikaslea eta Gorka Aretxaga, MGEP Goi mailako heziketa zikloko   (GMHZ) -ko koordinatzaileak parte hartu dute, beraien aholkuak emanez eta bereziki, guraso eta gazteak zituzten galdera guztiak erantzun izan dituzte.

Gurasoentzat antolatutako hitzaldia Mikel Uribesalgo GMHZ informatika ASIR ikasle ohia eta
Gorka Aretxaga, MGEP Goi mailako heziketa zikloko   (GMHZ) koordinatzailea  
 

Hona hemen MGEPeko  Goi mailako heziketa zikloko   (GMHZ)  eskaintza:

  • Automatizazio eta robotika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak prestatzea, baita instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak ere.
  • Sareko informatika sistemen administrazioa: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua da enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea.
  • Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia  da titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea.
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea.
  • Mekatronika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina
    teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.
Exit mobile version