Mondragon formación profesional

Saioa Elorza, MGEP GMHZ ARI Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasle DUALaren testigantza (Erreka)

Saioa Elorza, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi Mailako Heziketa Zikloko (GMHZ)  Automatizazio eta Robotika Industriala. (ARI)  ikasle DUALaren testigantza

Ingeniaritza Mekatronikoa ikasten hasi zen Saioa Elorza; alde batetik, gustura, baina bestetik, momentu horretan ez zuen bere bizitza bertan ikusten. Aukera interesgarritzat identifikatu zuen   Automatizazio eta Robotika Industriala. Bestetik, ingeniaritzako ikasketak egiten MGEPen Goi Mailako Heziketa Zikloko eskaintzaren berri izan zuen, eta horrela suertatu zen ikasketa aldaketa egitearen erabakia.

Saioa gaur egun  Automatizazio eta Robotika Industrialaren 2.maila ikasten ari da DUAL formatuan. Irakasleekin eta beste ikasleekin harreman oso onak dituela esan digu. Egunero kotxez aritzen da, etxetik MGEPera eta gero lanera, ERREKA enpresara, eta normalean lantokian bertan bazkaltzen du, lanean hasi baino lehen.

ETHAZI metodologian Automatizazio eta Robotika Industrialeko 1. mailan, erronkak nahiko oinarrizkoak zirela dio, baina interesgarriak, ezinbestekoak oinarri sendoa izateko. 2. mailako erronkek ordea, aberatsak aurkitu ditu, hainbat esparru  lantzen dira eta errealitateko arazoekin harreman gehiago dutela ikusi du.

DUALari dagokionez, Saioak Erreka Plastics (lehen Matz-Erreka) lantegian egiten du lan. Ekoizpenean edo produkzioan lan egiten du, injekziozko plastikozko piezak egiten (automoziorako eta medikuntza ikerketarako). “Lan giroa oso ona izan da hasieratik, lankideek laguntza asko eskaini didate beti eta honek ongi ikastera eta lan on bat lortzera eraman nau” dio Saioak. Gainera, komentatu digunez, bere instruktorea oso adi egon da eta edozein momentutan sortzen zitzaizkion zalantzak  argitzeko bertan egon dela esan digu. “EPI-ak eta laneko jantziak lehenengo egunean banatu zizkiguten. Kooperatiba bat denez, lankidetzako hitzaldiak etabar antolatzen dituzte urtean behin edo bi urtean behin, eta bertara ere eraman gaituzte“.

Hauek dira Saioak Erreka Plastics-en egiten dituen lanak: automozioko piezak, eta, orain dela gutxi medikuntzarako plastikozko piezak egiten aritu da. Lana oso automatizatua dago, baina norbaitek kontrolatu behar ditu makinak eta manipulagailuak, eta hori da bere eginkizuna. Plastikozko injekzio makinetaz ezer jakin gabe hasi zen lanean eta 7 hilabete geroago 6-7 makina batera kontrolatzeko gai da (izaten dituzten arazoak identifikatu, makinako parametro guztiak ondo daudela egiaztatu, etab.).

Errelebo bakoitzeko martxan dauden makinetako piezen kontrola eraman behar da. Jendea urte asko darama lanean eta agian “pasatu” zaizkien pieza txar batzuk aurkitzen ditut. Normalean, kalitate aldetik ez da arazo handirik egoten eta arazorik sortzen bada azkar ematen zaio erantzun bat“.

Lanaren aspektu garrantzitsuena, elkarlana dela dio Saioak. Norbere lanak besteengan inpaktu garrantzitsu bat duelako.

Enpresan, zikloak ikasitakoaz gain, manipulagailuak erabiltzen eta ein batean programatzen ikasi du. Aukera faltaren aurrean, robotak eta manipulagailuen programa osoak edota automatizazioko programak egiteko aukerarik ez du izan oraindik, baina enpresaren aldetik eta baita bere aldetik ere ideia hor dago.

Ez nekien oso ongi zer espero nire lehenengo lan-esperintziarekiko, ezta jendeak nola hartuko ninduen ere. Jende helduagoarekin lan egiteak “bertigo” moduko bat sorrarazten zidan. Pare bat astetan, bertako beste lankide baten modura tratatzen ninduten, eta ez DUALeko ikasle moduan. Horrek asko lagundu dit talde lan egiteko orduan eta lan on bat egiten saiatu eta erakusteko orduan.”

Alde haundi batean, ikasketak+praktikak hausnartutakoa bete dute. Robotika hitza entzuterakoan robotekin lanean jardungo duzula pentsatzen duzu, baina ez dela guztiz horrela izan esan digu. Bestalde, oso gai interesgarriak jorratzen dira eskolan, eta behin lanean hasita ikusten da dena ez direla robotak, hau da, robotez gain automatizazio aukera eta gailu gehiago daudela.

Ikasketa eta lana aldetik oso eramangarria izan da ikasi eta lana batera egitea. Egia da eguna mozten dela eta gehiago neguan, baina karga aldetik oso eramangarria egin zait. Irakasleen laguntza osoa eduki dugu eta horrek asko errazten du ikasketak ateratzerako orduan. Beraz, nik zalantzarik gabe DUALa gomendatzen dut. Esperientzia oso baliagarria da eta ikasketetako konpetentziatan trebatzeko ezin aukera hobea”

Exit mobile version