Asier Leibar García (Arrasate) MGEPeko Sareko Informatika Sistemen Administrazioko 2. mailako ikaslea da. Gainera DUALean ari da ikasketekin batera eta bere testigantza utzi digu:
Zergatik aukeratu zenuen ASIR ikastea?
Aurretik Arizmendi Ikastolan Mikroinformatikaren sistemak eta sareak ikasi nuen. Niretzat ibilbide naturala izan da. Erdi mailako zikloa informatikan eginda, eta arloa gustatuta, bereziki ordenagailuetan ibiltzea eta trasteatzea oso gogoko dudalako. Goi Mailako Heziketa Zikloa ikastea erraz erabaki nuen, eta gainera, esan beharra daukat Mikroinformatikako zikloak asko lagundu didala zerotik ez hasteko.
Zergatik MGEP?
MGEPen egitea ere erabaki erraza izan zen. Ni neu Arrasatekoa naiz. Gertutasuna garrantzitsua izan da eta orain atzera begira, ibilbide polita dela esango nuke, non gauza ugari egiten ikasi dugu eta lagun berriak egin ditugu.
Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?
Nire formakuntzan beste pauso bat ematea nahi nuen. ASIRen erronka ugari egin ditugu, bai lehengo mailan eta aurten, bigarren mailan ere. Esperientzia ona da, taldelana asko lantzen da eta lanak edo eginbeharrekoak hobeto antolatzen ikasten duzu.
Zergatik aukeratu zenuen DUALean aritzea?
Praktikan inguruan DUAL, FCT, ERASMUS aukeratzerako orduan nik argi neukan, nire apustua DUALa izan zen. Enpresan lanean aritzea aukera oso ona da. Bertan asko ikasten dut , alde batetik gauza berriak, pentsatu baino dexente gehiago, eta bestetik, ikasitako gauza dexente praktikan jartzen ditut ere.
Ze enpresatan zaude? Zer egiten duzu bertan?
Nik neuk Hijos de Juan de Garay (Oñatin) enpresan egiten nabil momentu honetan DUALa. Enpresako Informazio sistemetako lantaldean nabil lanean. Bertan ordenagailu prestakuntzak egiten ditut, TeamViewer Management consolen erabiltzaileen eta taldeen antolaketa, aplikazioen instalazioak, pieza aldaketak, dokumentazioak, ekipoen muntaian plantan, etabar luze bat. Gainera esan didaten bezala lagungarri izaten ari naiz lanean eta oso pozik daude nire errendimentuarekin. Horrekin harro egotea sentiarazten dit.
Klasetatik aparte zer gehiago ikasi duzu enpresan?
Gauza teknikoez gain, enpresan, autonomoa izaten, taldean lan egiten eta lana organizatzen ikasi dut. Egia esanda, asko ikasten ari naiz enpresa barruan.
Oso esperientzia polita, egia esanda. Espero dut asko ikasten jarraitzea eta dinamika positiboan jarraitzea.
Zer moduz ikasten eta lanean?
Orain arte goizez MGEPen ikasten egon naiz 5 ordu eta gero 3 ordu DUALean enpresan. Ondo organizatzen bazara, ongi konpaginatu ahal duzu bi gauzak.
Nire kasuan adibidez, lan egin ondoren, gimnasiora joaten naiz. Denbora edukitzen dut arratsaldetan nahi dudana egiteko.
Beraz, DUAL a benetan gomendagarria iruditzen zait, eta gainera, konfiantza gehiago ematen dit, ikasketak amaitzen dudanerako, lana bilatzerako orduan.