Xabier Gallastegi, MGEP GMHZ ARI Automatizazio eta Robotika industrialeko ikasle DUALaren testigantza


Gaur Xabier Gallastegirekin (Elorrio) egon gara. Xabier MGEPeko Goi mailako heziketa ziklokoAutomatizazio eta Robotika Industrialeko  2. mailako ikasle DUALa da eta hona hemen bere testigantza:

Zergatik aukeratu zenuen Automatizazio eta Robotika Industriala (ARI) ikastea?

Arrasaten  Automatizazio eta Robotika Industriala (ARI) ikastea erabaki nuen, alde batetik, zikloa interesgarria iruditzen zitzaidalako eta bestetik, gertutasunagatik, Elorriokoa izanez alboko herrira joatea ez zen arazo handia eta gainera, esan beharra dago,  nire lagun geihenak Arrasatera joatea erabaki zuten ere.

Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, talde lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?

Lehenengo mailan hainbat erronka egin genituen. Lehenengokoa nahiko sinplea izan zen,  bozketa sistema bat egin behar izan genuen klasean landutako ate logikoen bidez. Bigarren ebaluaketan harri birringailu baten kontrola muntatu behar izan genuen armairu elektriko baten bidez. Eta hirugarrena, azken ebaluaketan pieza sailkatzaile baten simulazioa programatu behar izan genuen. 2. mailako bigarren ebaluaketan eduki dugun proiektua, klasea binakako edota hiruko taldetan banatu da eta talde bakoitzari maketa bat eman zaio. Talde bakoitzak maketaren kontrola eta segurtasuna programatu behar izan du eta kasu batzuetan maketa muntatu ere.

Non ari zara DUALa egiten?

ULMA Handling System enpresan nago DUAL formakuntzan 2021-eko uda hasieratik. Bertan Ingenieritza elektrikoko departamentuan nago plano elektrikoekin lanean. Oso pozik egon naiz hasieratik bai lanpostuarekin eta baita lankideekin. Lehenengo mailan ikasi genuen nola egiten diren plano elektrikoak EPLAN software aplikazioaren bidez eta enpresan programa berdina erabiltzen denez nahiko azkar egokitu nintzen.

ULMA Handling Systemek bi eremutan egiten du lan bereziki, alde batetik biltegi automatizatuak diseinatu eta garatu egiten ditu eta beste aldetik, aireportuetako zinta garraiatzaileak.

Enpresan eginiko lanetan, zikloan ikasitakoa erabili duzu?

Lehenago esan dudan bezala klasean ikasitako plano elektrikoei esker azkar harrapatu nuen laneko dinamika, baina egia da ez dela klasean bezalako ezer. EPLAN Software erabiltzen dugu planoak egiteko gehien bat. Enpresan egindako lana ez da lan indibiduala eta zerbait txarto egiten bada besteengan eragin handia izan dezake.

Nire esperientzia lanpostu honetan oso onuragarria izan dela uste dut. Klasean landutakoa sakondu dut eta gainera beste gauza asko ikasi ditut ere, asko eskertzen dela.

Orain daukazu ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako?

Hurrengo ikasturtean ingeniaritza mekatronika gradua ikasteko asmoa daukat. Ziklo honetan laborategian egindako praktikei alde teorikoa gehitu nahi diet eta horretarako goi mailako  zikloa egitea ideia zoragarria iruditzen zait. Lan mundura begiratuta alde teorikoa ikasita eta alde praktikoa ondo landua edukiko dudanez, lana lortzeko errazagoa edukiko dudala uste dut.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu