ASIR ikasleek 4.0 industriaren erronkei aurre egiten (ikusi BIDEOA)
Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR) erronketan oinarritutako hezkuntza metodologia praktiko baten bitartez irakasten da. Jarraian ikusi ahalko den bideoa eta irudietan agertzen den bezalako proiektuak garatzen ditugu non sareetan ekipamendu informatikoen gain, robotak ere konektatu ditzakegu, eta guztien kontrola izan, sortzen dituzten datuak kudeatuz eta era pertsonalizatuan hauek bistaratuz.
Burututako erronka hau 4.0 industri iraultzak sortzen dituen beharrei aurre egiteko erronka bat izan da. Bertan informazio eta eragiketa industrialeko teknologiak edo IT/OT (Informazio Teknologiak eta Operazio Teknologiak) ingurunetako sistemen konbergentzia eta integrazioa posible izateko ezagutzak eskuratzea izan da helburu nagusia.
IT/OT inguruneetako sare banaketaren diseinua sortu eta eraiki dute, hau da enpresa industrialeko lan eremu osoa kontutan hartuz. IT ingurunean birtualizazio teknologiak erabili dituzte, nahi beste zerbitzari izateko. Berriz OT ingurumena simulatzeko, gela zuria den laborategi bat izan ditzakeen sentsoreak (atmosferako partikula proportzioa, hezetasun erlatiboa, amoniako kopurua etabar) erabili dituzte Raspberry-ko Enviro Plus zirkuitu plakaren bitartez.
Erabilitako sentsore hauek sortzen duten datuak gordetzeko datu base ez erlazional batekin lan egin dute geroago datuen analisia web bitartez erabiltzaileekin partekatzeko.
Azkenik, bi inguruneak (IT/OT) elkar konektatzeko eta baita ere segurtasuna bermatzeko gaur egun izan dezakegun teknologia indartsuenetarikoa erabiliz, Linux-eko Iptables oinarritutako firewall baten inplementazioa egin dute.
Argi da Erronka hau aurrera ateratzeko, ETHAZI metodologiak eskatzen duen moduan, talde lanean aritu behar dela, ikasturtean zehar ikasitakoa ezarri, jakintza teknikoak eta zeharkakoak garatuz era praktiko batean, Eginez Ikasi.
Eskerrik asko Unai, erronkan egindako lana gurekin hain ongi partekatzeagatik!!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu