Mondragon formación profesional

MGEP GMHZ Diseinuko ikasleek erronkan sortutako skate jasangarrien aurkezpenak burutu dituzte (bideoa)

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinuko Zikloko 2. mailako ikasleek aurten izan duten erronka nagusi bat egiten dute: skate bat birdiseinatu erabiltzailearen eta erabilpenaren arabera (abiadura handitan ibiltzeko, saltoak egiteko, ume txikientzako…). Behin birdiseinua dutenean, taula eta “truck”-a fabrikatu egiten dituzte, eta gainontzeko elementuak, lotura elementuak eta gurpilak adibidez, katalogoetatik aukeratu eta erosten ditugu.

Hona hemen joan den urtean, erronka berdintsuarekin grabatu izandako bideoa:

Erronka: Skateboard baten diseinu, fabrikazi eta muntaia

Aurten berriz, Garapen Jasangarrirako Helburuetako bat izan dugu kontuan, Ekoizpen eta kontsumo jasangarria (12. Helburua), eta erabili ohi den karbono-zuntza beharrean, liho (lino) zuntza erabili dute.

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH edo, gazteleraz,ODS-Objetivos de Desarrollo Sostenible)
 Liho-zuntza skatearen taula laminatzeko prest
Erronkako azken betebeharra egindakoaren aurkezpena da, hau da,  publikoaren aurrean egin beharreko aurkezpen ofiziala. Aurkezpen honetara 1. Mailako ikasleak gonbidatu ditugu bi helburu nagusirekin:

Urduritasunak aparte, bai lehenengo zein bigarren mailako ikasleak pozik agertu ziren esperientziarekin.

Taula, esan bezala, material konposatuan egiten da (erretxina + zuntza), eta horretarako moldea diseinatu eta fabrikatu behar da, CNC (Zenbakizko Kontrolezko) mekanizazioz, eta gero, konposatua gainean laminatuz.

Truck-a, piezarik garrantzitsuena skate-an, aluminio galdatuaz egiten da. Lehenengo, modeloa 3D inprimatuz, eta gero hondarrean galdatuz aluminioa. Azken operazioak mekanizazio txikiak, zulatzeak, izango dira.

Muntaia eginda, talde bakoitzak bere gustura apaintzen ditu skate-ak.

Liho-zuntza erretxinaz bustitzen
Taularen inguruan hutsa egiten
Taula onduta (curada) desmoldekatzen
Truck-ak egiteko plaka modelo eta kaxak
Kaxak hondarrez beteta eta truck-ak egiteko hutsuneekin
Aluminioaren isurketa egin eta hoztu ondoren
Truck-a osatzen duten 2 piezak
Skateen azken emaitza batzuk
Aurten ere, lan bikaina egin da. Harro egoteko moduko azken produktuak erakutsi egin ahal izan dira 1. mailako ikasleen aurrean.
Exit mobile version