Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP ) Goi mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) Automatizazio eta Robotika Industrialeko (ARI) eta Sareko Informatika Sistemen Administrazioko (ASIR) ikasleek elkarlanean erronka bat burutu dute. Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasle hauek 1. mailakoak dira eta dituzten ezagutzekin ETHAZI metodologia sinplifikatuan (IDEAL) oinarritutako erronka interdisziplinarra aurrera eramatea lortu dute.
Ikasleei arazo bat planteatu diegu: PLC baten bidez 4 zinta garraiatzaile kontrolatzea izan da huetako zinta bakoitzak bere erabilera propioa duela kontutan izanda.
Helburuak hurrengoak izan dira:
- PLCan oinarritutako automata kontrolatzaile bat diseinatzea eta garatzea.
- Automata PLCn bertan sartutako web zerbitzarian kokatutako web aplikazio baten bidez konpaniatzea.
- Espezialitateen artean lankidetzan aritzea, enpresa bereko sail desberdinak balira bezala.
- Web garapen baten bitartez ekoizpen plana horren jarraipena monitorizatzea.
Erronka hau azaltzeko Ane Freire (ASIR) eta Eneko Horte (ARI), ikaskideen artean sortutako talde baten ordezkariak. Hurrengo bideoan erronkaren azalpenak dituzue beraien eskutik: