Martin Ruiz, MGEP GMHZ Fabrikazio mekaniko produkzioaren programazioko ikasle DUALaren testigantza


Hona hemen Martin Ruiz, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako heziketa zikloko ( GMHZ)  Fabrikazio mekaniko produkzioaren programazioko ikasle DUALaren  testigantza

Goi Mailako Heziketa zikloko  Fabrilazio Mekanikako Diseinuko Zikloa egin ondoren, Mekatronika industriala ikasten  hasi nintzen, baina ez zitzaidan gustatu, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikora (MGEP) etortzea erabaki nuen Fabrikazio Mekanikokoaren Produkzioaren Programazioa Zikloa egitera.

Nola erabaki zenuen ziklo hau egitea? 

Aipatu bezela bukatu nuen aurreko zikloa Diseinukoa izan zan eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa familia berdinekoa da, beraz, familia berdineko ikasketa jarraitzea erabaki nuen, goi mailako  ziklo bat bestearen osagarria delako. Beste alde batetik,   praktikotasuna dut bereziki gustukoa eta fabrikazioak praktikotasun dimentsio hori  dauka duda barik.

Zergatik MGEP

Hasietatik argi neukan DUAL formatuan egitea nahi nuela, eta MGEP-era etorri ezkero eta ikasketa hasieratik ondo ibili ezkero DUAL formatuan sartzeko aukera haundiak daude. Bestetik, esan beharra dago, nire anaia MGEPen ikasten ari da momentu honetan ere, eta gustura dabil. Guztia kontutan izanik,  animatu nintzen.

Garraiorako nire kotxea erabiltzen dut, DUALa egin ezkero ez duzu denbora gehierik izaten klaseak bukatu eta lanera joateko. Garraio publikoa ere badago, baina denbora gehiago behar izaten da Elorriotik Arrasatera joan-etorria egin ahal izateko.

Nolakoa izan da giroa zuen artean? 

Gure arteko giroa oso ona izan da. Jatorri desberdineko klase kideak izan ditut, eta oso ondo konpondu gara elkarrekin. Bailara derberdineko kideak elkartu gara klasean: Debagoinea (Arrasate, Oñati) , Urola Garaia, Txingudi aldekoak, eta jatorri besberdinak izatea aberasgarria izan da.

ETHAZI metodologia erabili duzue, ERRONKA asko egin dituzue?

Bai. Erronka desberdin asko egin ditugu. Metodologia ona da, eta ondo antolatu ezkero oso produktiboa da, eraginkorra ikasketak ondo eramateko. Talde lanak ondo banatu eta bakoitzak behar bezela lana egin ezkero, erronken bukaerako emaitza ikusgarria izatea lortzen da, eta hori beti da pozgarria.

Zer nolakoa izan da zure DUAL esperientzia?

Esperientzia oso ona izan da, lan mundua benetan ezagutzen laguntzen dizu, enpresako plantilan zaudelako, lan profesional bat egiten eta esperientzia hartzen. DUAL aukeratzen baduzu, ondo-ondo antolatu behar zara. Ikasketak, enpresako lana eta zure denbora pertsonala ondo antolatzea eskatzen dizu nahi ta nahi ez, eta hori ere ikasketa ezin hobea da. Argi dago esfortzua eskatzen duela, baina merezi du duda barik, gainera  ikasketan bukatu orduko, enpresa baten barruan egoteko aukerak dituzu. Eta horrela ez bada ere, esperientzia ezin hobea izatea lrtzen duzu.

Zer nahiko zenuke egin aurrerantzean?
Oraindik ez dot ezer erabaki, aukera derberdinetara irekita nago: lanean jarraitzea enpresan aukera ematen badidate, beste ikasketa batzuekin jarraitu, edo, baita, Hezkuntz Zikloetan klase praktikoak ematea ahalbidetzen duen master bat egitea. Irakaskuntza mundua ere gustokoa dut.
Bete du zikloak egin hasieran egin nahi zenuena?
Bai, guztiz bete dira hasieran neuzkan aurreikuspenak. Lehenago ikasitakoaren jarraipena egin dot, eta orain nere formazioa zabalagoa da. MGEPen, erronka desberdinen bidez enpresako lanak simulatu ditugu eta, DUAL aukerak enpresa bat sakon ezagutzeko aukera eman dit. Oso pozik nago egindako ibilbidearekin!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu