Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako Heziketa Zikloetan 21-22 ikasturteko Diploma banaketa ekitaldia ekainaren 9an izan zen Arrasateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, era presentzialean.
Ekitaldia Miren Murgiondok gidatu zuen, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko idazkari akademikoak, eta bertan izan ziren: Carlos García Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorra, Gorka Aretxaga, MGEPen Heziketa Zikloetako Koordinatzailea, Igor Gonzalez de Galdeano, KIROLIFE enpresako zuzendari nagusia, Osane Lizarralde, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko tituloko Koordinatzailea eta Lanbide Heziketako Praktiken kkoordinatzailea eta Urko Sueiro, Automatizazio eta Robotika Industrialeko tituloko Koordinatzailea.
Miren Murgiondok ekitaldiari hasiera eman ondoren, Gorka Aretxagak, hasiera-aurkezpena egin zuen eta KIROLIFEeko Igor Gonzalez de Galdeanori eman zion hitza.
Igor Gonzalez de Galdeanoren hitzaldia kirolaren baloreen inguruan egin zuen eta hauen garrantzia enpresarekiko. Hainbat balore deskribatu zituen ziklismoa eta bere zuzeneko esperientzian oinarrituta, eta baita kirola orokorraren ezagunak eta ez hain ezagunak diren adibide oso esanguratsuak aipatuz. Gazteak interes askorekin jarraitu zuten hitzaldia, eta haien gurasoak zer esanik ez, aipatutako kirolarien bizipenak gertutik ezagutu bait zituzten.
Jarraian, diploma banaketa hasi zen. Miren-ek, ikasleak banan banan izendatu eta hauek eszenatokira igotzen joan ziren diploma eskuratzeko.
Ekitaldian bildu ziren ikasleek hezkuntza ibilbide ezberdinak jarraitu dituzte; batzuk formakuntza DUALen hartu dute parte, beste batzuk ordea enpresetako praktiketan. Hauen artean Saioa Elorza, Automatizazio eta Robotika industrialeko ikasketak egin ditu, Matz Erreka enpresan. Ekitaldian, hitz batzuen bitartez bere ibilbidea eta esperientzia denekin partekatu eta esker-agurra egitera igo zen.
Ondoren, ikasle guztientzat bideo bat aurkeztu zen, azken bi urtetako hainbat egoeren argazkiak bilduz. Hemen partekatzen dugu zuekin.